Saltatu nabigazioa

Lurzoruaren detektibeak

Gure ikastetxean obrak egiten hasi dira, gimnasioa eta jantokia handitzeko. Obra-buruak esan du gelditu egingo direla, lurzoruaren lagin bat aztertu behar dutela-eta kutsatuta dagoen ala ez egiaztatzeko. Lagunduko al diegu?

Obretako makina
Pixabay. Obretako makina (CC0)

Lurzoru kutsatu baten lagina eman digute garbitzeko, ingurumen-ingeniariek egiten duten bezala. Prest al gaude?

Ataza: azter dezagun lurzoruaren lagina

Iraupena:
2 saio
Taldekatzea:
4/5 laguneko taldea

Talde bakoitzak fruitu lehorren poltsa bana dauka, eta bertan, eraikitze-lekuan "susmagarria" iruditu zitzaigun lurzoru-lagin txiki bat irudikatzen da.

Lurzoru gehienetan osagai txiki ezberdin pila bat egoten da; batzuk, kutsatzaileak (hautsa, beruna, pintura). Gizakiarekin kontaktu zuzena dutenean edo inguruko lurpeko uretara eta gure ur-baliabideetara igarotzen direnean lurzoruaren kutsatzaileek arrisku handiak eragin ditzakete osasunerako. Ingurumen-ingeniariak garen aldetik, lurzoruaren laginean aurkitutako material bakoitzaren ehunekoa zehaztu behar dugu. Nola garbitu jakiteko lagungarria izango da.


Fruitu lehorrak
Xosema, Wikimedia Commons. Fruitu lehorrak (CC BY-SA)

Ikus dezagun lagina... Zer da, nahasketa ala disoluzioa?

1. Analiza dezagun lagina.

Materialak.

  • Fruitu lehor nahasien poltsa txikiak.
  • Balantza.

Prozedura.

  1. Ikus dezagun zer dagoen poltsan. Zer ikusten dugu?
  2. Kakahueteak eta pasak baldin badira lurzoruaren osagai erregularrak (hau da, kutsatzaileak ez), zenbat kutsatzaile mota daude lurzoruaren laginean?
  3. Zein da poltsaren masa osoa? Barruan lagina daukan poltsaren masa kendu; ez ahaztu... Kantitate hori taulako "nahasketaren masa" zutabean erregistratu.
  4. Elementuen zatiak bereizi eta talde bakoitzaren masa lortuko dugu. Formula hau erabiliko dugu nahastearen zati bakoitzerako ehunekoa kalkulatzeko. Datuak taulan erregistratu.

Masa ◗ Nahasketaren masa x 100 = nahasketaren %a 

  1. Erantzuna egiaztatu, 4. zutabean zenbaki guztiak batuz. Batuketak 100 izan behar du, nahasketaren zati guztiak konbinatu egiten direlako eta denen artean nahasketa osoa osatu.
  2. Lurzoruaren zer ehuneko zegoen kutsatuta?
  3. Ingeniarientzat zer egoeratan izango litzateke kezkagarria lurzoruaren langina kutsatuta egotea?

2. Egin dezagun txostena

Esperientzia amaiturik, txosten bat idatziko dugu lurzoru kutsatu horretan lan egiten duen eraikuntza-enpresarentzat. Txostenean puntu hauek jaso behar dituzue:

lupa
pngimg. Loupe (CC0)
  • Lurzorua oso kutsatuta zegoen ala ez.
  • Lurzoruan aurkitu diren kutsatzaileak, ehunekotan.
  • Zergatik kendu beharko liratekeen kutsatzaile horiek; eta, gomendio bat, alegia, zure ingeniaritza-enpresak nola ezabatu ahal izango lituzkeen kutsatzaile horiek enpresa eraikitzailearentzat.
  • Ehunekoen grafiko zirkularrak.

Txostena behar bezala egiteko, nahi baduzue, dagokion eskalari begiratu bat eman, ebaluazioaren atalean.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)