Saltatu nabigazioa

PISA probak

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak.

Hona hemen, jarraian, proiektuan sartu diren bi PISA proben orientazio didaktikoak:

Ogia

GAIA: Materiaren propietateak.

DENBORA-BANAKETA: Saio bat.

ORIENTAZIOAK: "Ogia" itema Pisa 2000tik askatuta dago. Bertan, aldaketa fisiko eta kimikoaren kontzeptuak laburbiltzen dira, benetako egoera bati aplikatuta. "Zientziari buruzko ezagutza: sistema fisikoak" arloan sartzen da. Ebaluazioa egiteko, gelan hausnarketa eta eztabaida txiki bat egitea proposatzen dugu.

ERANTZUN ZUZENAK

1.-C. Gas bat sortzen delako puzten da: karbono dioxidoa.

2.- D. 3 eta 4 esperimentuak.

3.- Hauek dira lau erantzun zuzenak: Bai, Ez, Ez, Ez; hurrenkera horretan.

4.-B. Molekulak azkarrago mugitzen zaizkio.

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, argumentatu, justifikatu...).
  • Materiaren propietateak. Aldaketa fisikoak eta kimikoak.
KONPETENTZIAK
ZIENTZIARAKO KONPETENZI Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2,3

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2,3

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

2

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta gauzak egiteko gogoa.

1,2,3

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gai zientifikoari buruzko informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatzen du galderetan.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

Azken eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):

Ezpain-distira

GAIA: Materiaren propietateak.

DENBORA-BANAKETA: Saio bat.

ORIENTAZIOAK: "Ezpainetako distira" itema PISA 2000tik askatuta dago. Materiaren propietateak, disoluzioak, dentsitatea eta abar jorratzeko balio dezake. Arlo honen barruan dago: "Zientziari buruzko ezagutza: Ikerketa zientifikoa”, “gertakariak zientifikoki azaltzea ". Ebaluaketa egiteko, gelan hausnarketa eta eztabaida egitea proposatzen dugu.

ERANTZUN ZUZENAK

1.-Erantzuna zuzena izateko, adierazi behar dute argizari gutxiago eta/edo olio gehiago gehituko luketela; adibidez, erle-argizari gutxiago eta palmondo-argizari gutxiago erabil daitekeela, edo errizino-olio gehiago.

2.- D. Nahasketaren gantz-pinportak ur azalean igeri geratuko dira.

3.-B. Xaboiak emultsionatzaile-lana egiten du, eta ura eta ezpain-barra nahasteko aukera ematen du.

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, argumentatu, justifikatu...).
  • Materiaren propietateak. Densidad, disoluciones, efecto del calor.
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2,3

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2,3

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta gauzak egiteko gogoa.

Konpetentzia sozial eta zibikoak

1,2,3

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gai zientifikoari buruzko informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatzen du galderetan.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

Azken eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)