Inguruan ditugun koloideak.
Nahaste guztiak ez dira homogeneo edo heterogeneo puruak. Materia-sistema batzuk tarteko egoeretan daude, ez dira sailkatzen errazak, gure eguneroko bizitzan oso presente egonagatik ere. Har ditzagun, adibidez, hodeiak edo esnea. Homogeneoak dirudite, baina, benetan, osagai baten partikula mikroskopiko esekiak dauzkate (fase sakabanatua), beste fluido batean (fase sakabanatzailea).
Sistema horiei sakabanatze koloidal edo koloideak deitzen zaie, eta, fasearen arabera, likido, gas eta solido arteko nahasketak izan daitezke. Hodeiek ur-partikula txiki-txikiak dauzkate airean esekita; eta esnea, berriz, nahasketa bat da: koipea, proteinak, mineralak eta gluzidoak dauzka, uretan nahasturik.
Bi jarduera egingo ditugu. Lehenik, jolas bat erabiliz, benetan zenbat dakigun ikusiko dugu, eta, gero, koloideek zer ezaugarri dituzten eta zer motatakoak diren errepasatuko dugu, bideo bat erabiliz: May Colque. iKoloide-sistemak (CC BY).