Saltatu nabigazioa

Kimika sukaldean

Substantzia puruak, sistema homogeneoak eta heterogeneoak, koloideak, disoluzioak... Horrela sailka ditzakegu materia-sistemak; badakigu. Sistema horiek etxeko sukaldean identifikatzea proposatzen dizuegu!

Hans. Sukaldatu (CC0)

Sukaldean gauza asko izaten ditugu: elikagaiak, edariak, aditiboak, garbiketa-produktuak, baita sarri-sarri erabiltzen ditugun sendagai batzuk ere, eta, konturatu ez bagara ere, horiek denak ere materia-sistemak dira.

Bihurtuko al dugu gure sukaldea laborategi? Nahikoa da kimikarien begiz begiratzen jakitea.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Argazkiak ebaluatzea

Ataza balioesteko, argazki zientifikoen erakusketa bat balioesteko eskala hau erabiliko duzu (jaitsi odt formatu editagarria eta pdf):

Escala

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)