Saltatu nabigazioa

Kakaorik onena

“Disoluzio” hitza aditzen dugunean, kimika-laborategi batean soilik egiten den zerbaiten hotsa iristen zaigu. Baina jar dezagun arreta pixka bat, eta ikusiko dugu "nahaste" horiek egitea ez dagoela errealitatetik hain urrun. Horra hor xarabeak, elixirrak, usain gozoak, edabeak eta abar; askotan, printzipio kimiko horietan oinarrituz fabrikatzen dira, hau da, osagai homogeneoak nahasiz, baina beraien artean erreakzio kimikorik eragin gabe.

Katilu bat kakao
Pixel2013, Pixabay. Katilu bat kakao (Jabari publikoa)

Sukaldean bertan ere -urrutira joan gabe- egunero-egunero egiten dira disoluzioak...; Kimikoki horixe baitira koktelak, irabiatuak, kafeak eta teak. Baita kakaoa ere.

Zein da kakaoa ondo egiteko kontzentraziorik onena?

Ataza: errepasa dezagun kontzentrazioaren kontzeptua.

Iraupena:
Saio bat
Taldekatzea:
Nork berea eta bikoteak

Repasamos cómo se hacen las disoluciones

Errepasa dezagun nola egiten diren disoluzioak.

Disoluzioa bi substantziaren edo gehiagoren arteko nahasketa homogeneoa da; disolbatzaile bat izaten du, eta, hartan disolbaturik, solutu bat edo gehiago. Solutu-proportzioak erabakitzen du disoluzioaren kontzentrazioren norainokoa.

Addicted04 , Wikipedia. Konzentrazioa (CC0)

Kontzentrazioa neurtzeko bi modu daude:

1

Gramo/litro-tan;  definizioa: “Disoluzio-bolumenaren unitate batean dagoen solutu-masa.” Disoluzio-litrotan zenbat solutu-gramo dagoen; horixe neurtzen da.

2

Kontzentrazioa masaren ehunekotan: “Disoluzioaren masa osoan dagoen solutu-masa”.

Lehenengo, bakoitzak bere kasa pentsa dezala, eta gero bikoteka azaldu. Batak besteari azaldu nola ebatzi dituzuen ariketak, bestearen azalpena eten gabe. Ados zaudetenean, koadernoan idatzi zer urrats egin behar diren ariketak ebazteko.

  • Kakaoa esnetan edo uretan prestatzen dugunean, zein da solutua eta zein disolbatzailea?
  • Kontu egin 20 gramo kakao ditugula 100 gramo esnetan; kakao horrek zer masa-ehuneko dauka?
  • Kontu egin 200 mL-ko disoluzio bat prestatu nahi dugula uretan, eta 20g/L-ko konposizioa izan behar duela; kalkula dezagun zenbat kakao gramo gehitu behar diren.
  • Ur eta kakao arteko disoluzio bat prestatu dugu : 400 mL ur eta 50 gramo kakao. Zer kontzentrazio du g/L-tan?

Beste substantzia batean disolbatzen den substantzia bati esaten zaio solutua. Adibidez: azukrea uretan disolbatzen da.

Substantzia kimiko batean solutu bat diluitu, eta horixe da disolbatzaile bat.

Ataza: Kakao batzuk ikertzea

Iraupena:
Saio bat
Taldekatzea:
Taldeka

Sei taldetan banatuko gara laborategira joateko. Talde bakoitzak disoluzio bakoitzaren litro erdiko pitxer bat egingo du, kontzentrazio desberdinetan.

1) Gure kakaoak

Lehenik eta behin, solutu-kantitate desberdineko disoluzioak egingo ditugu 150 mL disolbatzailetan (katilu baten bezainbeste), eta, kontzentrazioa zehaztu ondoren, litro erdi egingo dugu.

  • 1. taldea: 2 koilarakada.
  • 2. taldea: 2,5 koilarakada.
  • 3. taldea: 3 koilarakada.
  • 4. taldea: 3,5 koilarakada.
  • 5. taldea: 4 koilarakada.
  • 6. taldea: 4,5 koilarakada.

Materiala:

  • Kakao disolbagarria.
  • Esnea.
  • Koilarak.
  • Balantza.
  • Irabiagailua.
  • Erloju-beirak.
  • Prezipitatu-ontzia, 250 mL-koa.
  • Litro bateko matrazea.
  • Plastikozko ontzi txiki batzuk.

Prozedura:

  1. Erloju-beira balantzan pisatu eta apuntatu.
  2. Solutu-koilarakadak (kakaoa) plakan jarri, eta berriro pisatu. Kakaoaren masa kalkulatu.
  3. Balantzaren gainean 250 mL-ko prezipitatu-ontzia jarri, eta pisatu.
  4. 150 mL esne gehitu ontzira, eta berriro pisatu. Esnearen masa kalkulatu.
  5. Kakaoa gehituko diogu esneari, eta ondo nahastuko dugu erabat desegin arte. Apuntatu ematen duen bolumena.
  6. Disoluzioaren kontzentrazioa g/L-tan eta masa-ehunekotan adierazi. 

Ondorioak:

  • Bi gauza begiratu: ea esne eta kakao arteko nahasketak eta esne hutsak bolumen bera duten; eta ea esne eta kakao arteko nahasketaren masa eta esnearen eta kakaoaren masen arteko batuketa bat ote datozen. Zer ondorio ateratzen ditugu?

2) Gure kakao "kimikoak"

  1. Kalkula dezagun ea, aurreko kontzentrazio hori erabiliz, zer kantitate behar diren 1/2 L disoluzio prestatzeko. Kontuz!, kontzentrazio kimikoa erabiliz!
  2. Presta dezagun disoluzioa, matrazean, litro erdira arte: lehendabizi, beharrezko solutua bota; gero, esne-kantitate txiki bat; nahasketari eragin; eta gainerako esnea gehitu, disoluzio-bolumenera iritsi arte.

Ondorioak:

  • Zer alde dago kakaoa begiz egin eta "kimikoki" egitearen artean?
  • Kontu egin festa bat antolatu nahi dugula. Hiru litroko pitxer bat kako prestatu behar badugu, zenbat kako beharko dugu? Eta esnea?
  • Kontu egin kakaoa prestatzeko esan digutela, baina masa-kontzentrazioa % 30ekoa eduki behar duela: zenbat kakao eta zenbat esne behar dugu?

3) Aukera dezagun kakaorik onena

  1. Litro erdiko disoluzioa edalontzi txiki batzuetan banatu. 
  2. Beste bi talderi eman, proba dezaten, balorazio-orri batekin batera (emotikonoak). Haien iritzia apuntatu. Ontzi hutsak birziklatu. 
  3. Labur-labur, talde bakoitzak bere kalkuluak eta ondorioak ikasgelan azalduko ditu.
  4. Guztien artean, Cola Cao onena aukeratu.
VTaldeak egindako balorazioa
1. taldea:..................g/L
2. taldea:..................g/L
3. taldea:..................g/L
4. taldea:..................g/L
5. taldea:..................g/L
6. taldea:..................g/L


Irudiak: Emotikoiak, Alexandra Koch

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Ahozko azalpenerako, zientzietako ahozko aurkezpen baterako balioespen-eskala erabiliko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)