Saltatu nabigazioa

Sistema materialak

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak.

Atal honetan bi jarduera proposatzen ditugu, irakasleek materia-sistemak azaltzen egiten duten lana osatzeko. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Sukaldeko kimika

GAIA: Materia-sistemak. Substantzia puruak eta nahasketak.

DENBORA-BANAKETA: 2 saio.

ATARIKOAK: Materia-sistemen sailkapena azaldu ondoren.

ORIENTABIDEAK: ikaslearentzat, testuinguruak egunerokoa izan behar du, pertsonala; esate baterako, etxeko sukaldea. Ikasleek materia-sistemak identifikatu eta sailkatu, argazkiak atera eta taldean landu behar dituzte. Ikasgelako edo ikastetxeko lekuren batean, talde bakoitzak bere argazkiak erakutsiko ditu, beste taldeen argazkiekin batera. Nahi izanez gero, produkzioa erabat digitala izan daiteke, aurkezpen moduan edo argazkiak gelako kontu batera igota. Jakina, irudiak erakutsi aurretik, zuzendu egin behar dira. Talde batek bestearenak zuzen ditzake. Jarduera hau ikasgelan egin daitezkeen ariketen osagarria da. Ikasleak normal-normal erabiltzen diren benetako materia-sistema batzuekin harremanetan jartzen ditu.

EDUKIAK:

  • Materia-sistemak, substantzia puruak, nahaste homogeneoak, heterogeneoak eta koloideak.
  • Eguneroko bizitzan interesgarriak diren materialak.

KONPETENTZIAK: 

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin

1

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz.

2,3
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta gauzak egiteko gogoa.

Kultura-kontzientzia eta -adierazpenak

Konpetentzia sozial eta zibikoak
1,2,3

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Naturaren gertakariak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakutsi du.
  • Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakutsi ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Sormen handia erakutsi du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabili du, eta testuinguru zehatza darabil ideiak adierazteko, bere mailarako egokia.
  • Egunero-egunero erabiltzen diren materia-sistemak substantzia puruetan eta nahasketetan sailkatzen ditu.
  • Nahasketak ere sailkatzen ditu: homogeneoak, heterogeneoak eta koloideak.
  • Material batzuk hartu, eta asmatu du haien propietateen eta eguneroko erabileraren arteko erlazioa egiten.

Ataza balioesteko, argazki zientifikoen erakusketa bat balioesteko eskala hau erabiliko duzu (jaitsi odt formatu editagarria eta pdf):

Koloideak

GAIA: Materia-sistemak.  Sistema bereziki interesgarriak: koloideak.

DENBORA-BANAKETA: 1/2-1 saio.

ORIENTAZIOAK: Kontua da "Flip Cards" klasikoak erabiltzea koloideen sailkapena indartzeko eta berrikusteko; izan ere, materiari buruzko gaiaren atal bat da, memorizazioa eskatzen duena, eta, normalean, ez da esperientziarik egiten arlo honetan. 

Banaka edo bikoteka jolas daiteke. Alde batean galdera egiten da, eta bestean erantzuna dator. Asmatu edo asmatu ez, txartelak pasatzen joango dira. Jolasaren amaieran, asmatutakoen zenbaketa egingo da. Beste aukera bat ikasgelan taldeka egitea da, proiektagailu edo arbel digital baten bidez. Etxeko jarduera gisa ere erabil daiteke.


EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, buruz ikasi, ulertu, baloratu eta azaldu.
  • Koloideak, sailkapena.

KONPETENTZIAK: 

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

1

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa identifikatu eta interpretatu du, eta gai zientifikoari lotutako ideiak ezagutzen ditu.
  • Erakutsi du ezagutzen dituela koloide motak, definizioak eta adibideak.

Zeregina jolas-jardueren ko-ebaluaziorako hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)