Saltatu nabigazioa

Ogia

Ataza: Ogia.

Iraupena:
Saio bat
Taldekatzea:
Taldean eta nork berea

Kontu egin sukaldari bate, irina, ura, gatza eta legamia nahastuz, ogia egin duela. Dena nahastu ondoren, nahasketa ontzi batean jartzen du hainbat orduz, hartzidura-prozesua gerta dadin. Hartzidura dela-eta, nahasketan aldaketa kimiko bat gertatzen da: legamiak (onddo zelulabakarra) irinaren almidoia eta azukreak karbono dioxido eta alkohol bihurtzen ditu.

1

Hartziduraren ondorioz, nahasketa puztu egiten da. Zergatik puzten da?

  1. Alkohola sortzen da, eta, gero, alkohol hori gas bihurtu; horregatik.
  2. Nahasketaren barruan onddo zelulabakarrak ugaldu egiten dira; horregatik.
  3. Gas bat sortzen da, karbono dioxidoa; horregatik.
  4. Hartzidurak ur likidoa lurrin bihurtzen du; horregatik.

2

Ordu batzuetara, sukaldariak nahasketa pisatu egingo du, eta ikusiko du masa urritu egin dela. Behean agertzen diren lau esperimentuetako bakoitzaren hasieran, nahasketaren masa berbera da. Zer bi esperimentu erkatu behar ditu sukaldariak, jakiteko ea masa-galera hori legamiarengatik gertatu den?

  1. Sukaldariak 1. eta 2. esperimentuak konparatu behar ditu.
  2. Sukaldariak 1. eta 3. esperimentuak konparatu behar ditu.
  3. Sukaldariak 2. eta 4. esperimentuak konparatu behar ditu.
  4. Sukaldariak 3. eta 4. esperimentuak konparatu behar ditu.

3

Nahasketan, erreakzio kimiko bat gertatzen da, alegia, karbono dioxidoa eta alkohola sortzen dira, eta, horrela, legamiak irinaren almidoia eta azukreak eraldatu egiten ditu. Nondik datoz karbono dioxidoa eta alkohola osatzen duten karbono-atomoak? Markatu zirkulu batez erantzuna, Bai ala Ez, hurrengo azalpen posible bakoitzerako.

Zuzena al da karbono-atomoen jatorriari buruzko azalpen hau? Bai ala ez?
Karbono-atomo batzuk azukreetatik datoz. Bai / Ez
Karbono-atomo batzuk gatz-molekulen parte ziren. Bai / Ez
Karbono-atomo batzuk uretatik datoz. Bai / Ez
Karbono-atomoak beste elementu batzuetatik abiatuta sortu ziren, erreakzio kimiko batean. Bai / Ez

4

Ogi-nahasketa puztua (hartzitua) labean erretzen denean, nahasketan dauden gas- eta lurrun-burbuilak dilatatu egiten dira. Berotzen direnean zergatik dilatatzen dira gasak eta lurrunak?

  1. Molekulak handiagoak egiten zaizkielako.
  2. Molekulak azkarrago mugitzen zaizkielako.
  3. Molekulak ugaritu egiten zaizkielako.
  4. Molekulek gutxiagotan egiten dutelako bata bestearekin talka.

Hausnarketa eta ebaluazioa.

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

 Azken eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)