Saltatu nabigazioa

Aldaketa fisikoak eta kimikoak

Luparik gabeko kimika

Substantzia batek aldaketa fisiko bat jasaten du, aldaketaren ondorioz izaera aldatzen ez zaionean; nahasteen kasuan, aztertu ditugun metodoen bidez berreskura daitezke hasierako substantziak. Ordea, esaten dugu aldaketa bat kimikoa dela, substantziek beren artean erreakzionatzen dutenean eta beste berri batzuk sortzen dituztenean. Aldaketa hori itzulezina da, eta jada ezin dugu hasierako substantzia berreskuratu.

Prozesu hori ikusteko, "lupa kimiko" berezi bat beharko genuke, maila molekularrean zer gertatzen den erakusteko. Hala ere, behatzaile onak bagara, "luparik gabe" egin dezakegu, izan ere, erreakzio kimiko batzuetan badaude zenbait kanpo-aldaketa, gertatu denaren adierazle.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)