Saltatu nabigazioa

Aldaketa fisikoak eta kimikoak

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak.

Atal honetan aldaketa fisikoaren eta kimikoaren kontzeptuak kuantitatiboki lantzen dira. Hona hemen erronkaren fitxa:

LUPARIK GABEKO KIMIKA

GAIA: Aldaketa fisikoak eta aldaketa kimikoak. Erreakzio kimikoa. Erreakzio motak

DENBORA-BANAKETA: 2-3 saio.

ATARIKOAK: Komeni da argi eta garbi azaltzea aldaketa fisikoen eta kimikoen arteko aldeak, eta ikasturte honetan erreakzio kimikoak oraindik ez direla oso sakon aztertuko. Hori dela-eta, kanpo-propietate batzuetarako halako hurbilketa bat besterik ez dugu egingo, baina, zenbaitetan, aldaketa fisikoetan ere agertzen dira propietate horietako batzuk.

TESTUINGURUA: Testuinguru akademikoak laborategiko esperimentazioa baliatzen du, baina ikerketarik egin gabe. Neurketa zehatzik ere ez da egin behar, intuitiboak baizik.

ERRONKA: Aldaketa fisikoak eta kimikoak bereizi behar dira, eguneroko erreakzio kimiko sinple batzuen itxura-, kolore- eta tenperatura-aldaketak behatuz, baita erreakzio fisiko batzuk ere, ondoren eztabaidatu ahal izateko.

ARIKETA: Talde bakoitzak bere checking orria bete eta aurkeztuko du, jarduera osoa bete ondoren. 

OSATU: Uste baduzue jarduera oso luzea dela, erreakzio adierazgarri batzuk hauta daitezke.

EBALUAZIOA: Orria ikasgelako koaderno edo portfolioko beste jarduera baten gisa kalifikatuko da.

EDUKIAK:

  • Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
  • Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak (zorroztasuna, doitasuna etab.)
  • Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
  • Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
  • Aldaketa motak: aldaketa fisikoak eta aldaketa kimikoak.
  • Erreakzio kimikoa. Mota nagusiak

KONPETENTZIAK:

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz

2

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta gauzak egiteko gogoa.

1,2

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gidoi baten laguntzaz, laborategiko ikerketak eta praktikak egin ditu, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz: zientifikoki iker daitezkeen arazoak identifikatu ditu, buruhausteak askatzeko hipotesiak egin ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatu ditu, eta azalpen arrazoituak eman ditu hipotesia berresteko edo ezesteko.
  • Ikerketaren emaitzak azaldu ditu, idatzizko eta ahozko laburpen-txostenak erabiliz, behaketetatik edo esperientzietatik ondorioak ateratzeko, eta bere mailarako moduko hiztegi zientifikoa behar bezala erabiliz.
  • Naturaren gertakariak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakutsi du.
  • Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakutsi ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Laborategiko oinarrizko materiala hautatu du, eta behar bezala erabili du. 
  • Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatu ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaindu ditu
  • Disoluzioak prestatzeko esperientziak egiten ditu eta ondorioak ateratzen ditu.
  • Badaki aldaketa fisiko eta kimikoen arteko bereizketa egiten egunero-egunero egiten diren gauzetan. Substantzia berriak sortu ote diren arabera egiten du bereizketa. 
  • Esperimentu sinpleak egiten ditu, substantzia berrien sorrera agerian uzteko, eta badaki aldaketa kimikoak direla.

Checking-zerrenda. Irtenbideak.

Estazioa.

Substantziak.

Aldaketa fisikoa ala kimikoa?

Oharrak. 

1

Galletaren eta listuaren almidoia.

K

Nabari da berezko zapore gozoa, eta galleta desegin egiten da listutan. Amilasa entzimak gailetaren karbohidratoekin erreakzionatzen du, eta "elikadura-bolo" delakoa osatzen du.

2

Pilula eferbeszenteak eta ura.

K

Sodio bikarbonatoa eta piluletako azidoa urarekin erreakzionatzen dute eta karbono dioxidoa askatzen da.

3

Ura, azukre zuria eta beltza eta sakarina.

F

Azukre beltzaren kasuan, kolore-aldaketa nabari da. Lurrunketa-prozesuak nahaste horiek bereizteko balio du, eta hainbat egun behar ditu.

4

Kola-freskagarria, esnea, limoia.

K

Prezipitatu bat gertatzen da, beraz, aldaketa kimikoa da. Coca Colaren azido fosforikoak esnearen kaseina degradatzen du.

5

Izotza, lurrin gozoa.

F

Prozesu fisikoak dira. Giro-tenperaturan, izotzaren egoera aldatu egiten da; urtu egiten da. Leiho batean jartzen badugu, kondentsazio-tantak sortzen direla ikusiko dugu. Lurrin gozoaren usaina alkohola lurruntzearen emaitza da, esentziekin nahastuta. Egoera aldatzen duten prozesu fisikoak dira.

6

Iodoa.

F

Beroarekin, iodoa sublimatu egiten da, eta zuzenean solidotik gasera igarotzen da.

7

Ahoa irakuztea, lixiba.

K

Koloreagatik soilik zaila da bereiztea zer aldaketa mota den; bideoa behar dugu -bestela ezin- jakiteko lixibaren sodio-hipokloritoak oxidatzen dituela koloreak.

8

Limoi-ura.

K

Limoi-ura zeharrargia da, hori-antzekoa, eta azido zitrikoa dauka. Azido hori solido zuri bat da, paperaren gainean bereizten ez dena. Baina, papera berotzen dugunean, erreakzio kimiko baten bidez azido zitrikoa deskonposatu egiten da, beste konposatu batzuetan eraldatzen da, eta jadanik ez dira zuriak (marroiak dira gehienbat) eta, beraz, paperaren gainean bai ikus daitezke. 

9

Gibela eta ur oxigenatua.

K

Odola ukitzen duenean, ur oxigenatua deskonposatu egiten da ur eta oxigenotan; horrek sortzen du aparra.

10

Aluminiozko papera eta zelofana.

F

Aluminioa papera baino gehiago dilatatzen da; horregatik tolesten da. 

Ebaluaketa.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)