Saltatu nabigazioa

Lapurtutako pastela

Sukaldari ospetsu bati pastela lapurtu diote. Oso tarta berezia zen, beste inork ez du errezeta ezagutzen. Atzo gauean, pastela mahi gainean zegoen, aldamenean errezeta eta, ontzi batzuetan, osagaiak; sukalde-aditu batzuek dasta zezaten prest. Gaur goizean dena hankaz gora topatu dute ordea, pastelik ez, eta, haren lekuan, irina-hondarrak, ontzi batzuk nahas-mahasean, eta errezeta errotuladore batez ezabaturik.

Tarta de chocolate
jaraquefotografia, Pixabay. Tarta (Dominio público)

Poliziak lau susmagarri atxilotu ditu, arropatan hauts zuri baten hondarrak zituztelako. Gure laguntza eskatu dute hauts hori analizatzeko, baita ontzietako hondakinak eta errezeta ezabatzeko erabilitako tinta ere.

Gai ote gara kasua argitzeko? Lanera!

Ataza: has gaitezen ikertzen

Iraupena:
1/2 saioa
Taldekatzea:
Taldeka

Irakasleak gutun-azal itxi bana emango digu. Begiratu barruan: txosten bat eta ikerketa-koaderno bat dauzkazu; txostenean, oinarrizko informazioa dago; eta, ikerketan aurrera egin ahala, emaitzak koadernoan idatzi. Arretaz irakurri.

Jarraian, taldeak osatuko ditugu, talde-izen bat aukeratuko dugu, eta, laborategira joan aurretik, plan txiki bat josiko dugu.

Pilar Etxebarría para Cedec. El pastel robado (CC BY-SA)

Gordailuko hurrengo estekan dugu “Lapurtutako pastela” agiriaren jatorrizko aurkezpena, deskargatzeko. Gure ikerketetan laguntzeko, ikerketa-koadernoko dokumentazio lagungarria erabil dezakegu. Hortaz, dokumentazio horri begiratu bat eman diezaiokegu ikerketa hasi aurretik.

Ataza: Analiza ditzagun frogak.

Iraupena:
2 saioa
Taldekatzea:
4/5 laguneko taldeak

Gutxi gorabehera badakigu zer gertatu den, ezta? Bada, orain dator kitzikagarriena: ikerketa. Gure taldekideek lagunduta, hiru proba egingo ditugu, erruduna atzemateko. Zehazki, hiru elementu aztertuko ditugu: hauts zuria, substantzia nahasiak dituzten bi ontziak eta errotuladore-tinta.

1. proba: Hauts zuria.

Analiza dezagun susmagarriek aldean zeukaten hauts zuria, ea irina den. Horretarako, lau laginak uraren eta ozpinaren eraginpean jarriko ditugu. Uretan disolbatzen bada, ez da irina, eta, ozpinarekin erreakzionatzen badu, orduan ere ez.

Materiala:

  • Lau Petri plaka, susmagarriei aurkitutako substantziarekin: irina, sodio bikarbonatoa, tiza eta azukrea.
  • Beste lau Petri plaka hutsik.
  • Prezipitatu-ontzi bat eta barruan ura.
  • Prezipitatu-ontzi bat eta barruan ozpina.
  • Bi tanta-kontagailu.
  • Bi koilaratxo.
  • Bi irabiagailu.

Prozedura:

    1. Lana banatu: kide bakoitza substantzia batez arduratzen da.
    2. Koilaratxo batekin laginaren zati bat Petri plaka batean utzi, eta beste zati bat gerorako laga.
    3. Plaka batean, tanta-kontagailuarekin, ura jarri, eta nahastu. Beste plakan ozpina jarriko dugu.
    4. Ikusi zer gertatzen den, eta koadernoan idatzi, taula honetan:

Nahasketa homogeneoa, ura erabiliz egina. Nahasketa heterogeneoa, ura erabiliz egina. Ozpinarekin erreakzionatu du. Susmagarria al da?
1.susmagarria
2.susmagarria
3.susmagarria
4.susmagarria

2.proba: Ontziak

Analiza ditzagun bi ontziak (substantzia nahasiak zeuzkaten bi ontziak). Batean, irina, klip metalikoak eta plastiko-zatiak daude. Bestean, ura eta olioa daude. Ez dakigu beste ezer disolbaturik ba ote dagoen bietako edozeinetan.

Materiala:

  • Prezipitatu-ontzi bat, irinarekin, klip metalikoekin eta plastiko-zatiekin.
  • Prezipitatu-ontzi bat, urarekin, olioarekin eta gatz disolbaturekin.
  • Imana.
  • Iragazki txikia.
  • Inbutua.
  • Dekantazio-inbutua.
  • Iragazki-papera.
  • Prezipitatu-ontziak.
  • Petri plakak.

Prozedura:

  1.  
    1. Imana erabiliz, lehenik eta behin, klip metalikoak bilduko ditugu.
    2. Iragazkia erabiliz, gainerako guztia prezipitatu-ontzi batera iragazi, hartara plastiko-zatiak bereiziz.
    3. Inbutu batean iragazki-papera jarri, eta geratu den guztia hartatik iragazi, ura irinetatik bereiziz.
    4. Gainerakoa Petri plaka batean jarri eta lurruntzen utzi.
    5. Ur, gatz eta olioaren lagina dekantazio-inbutu batean jarri, eta pixkanaka-pixkanaka olioa bereizi.

Kolorea Zer metodo erabili den banaketa egiteko Laginari al dagokio?
Edalontzi bat ur + irina + klipak + plastiko-zatiak.
Zer geratzen den ontzian: .....................................
Zer geratzen den ontzian: .....................................
Zer geratzen den ontzian: .....................................
Zer geratzen den ontzian: .....................................
Baso bete ur + olioa + gatza
Zer geratzen den ontzian: .....................................
Zer geratzen den ontzian: .....................................

3. proga: Tinta

Azken analisi honetan, ikusiko dugu zer errotuladore-tinta erabili den errezeta ezabatzeko. Horretarako, koloretako lau errotuladore aztertu, eta emaitzak laginarekin alderatuko ditugu.

Materiala:

  • Tinta-kolore desberdineko lau errotuladore.
  • Iragazki-papera.
  • Prezipitatu-ontziak.
  • Alkohola.
  • Laginaren argazki bat.

Prozedura:

  1. Iragazki-paperezko lau zerrenda luze moztu.
  2. Errotuladore bakoitzarekin iragazki-paper baten mutur bat busti.
  3. Lau prezipitatu-ontzi hartu, bakoitzean alkohol pixka bat bota, eta paper-zerrenda bakoitza ontzi batean sartu.
  4. Egun bat itxaron behar dugu pigmentuak errotuladoreetatik bereizi arte.
  5. Laginarekin alderatu, eta zein lagini dagokion identifikatuko dugu.
  6. Emaitzak gure koadernoan idatziko ditugu, taula honetan.

Kolorea Zer metodo erabili den banaketa egiteko Laginari al dagokio?
1. errotuladorea
2. errotuladorea
3. errotuladorea
4. errotuladorea

Ataza: erruduna nor den erabakitzea

Iraupena:
2 saio
Taldekatzea:
4/5 laguneko taldeak

Poliziak emanda, badugu susmagarri-zerrenda. Lanpostuan miaketa egin diete, eta badakigu bakoitzari zer aurkitu dioten. Talde bakoitzak susmagarri bat hartuko du, eta, laborategiko emaitzak erabiliz, lapurretaren erruduna den ala ez erabakiko du. Laborategiko koadernoaren emaitzak txosten batera pasa, eta, ondoren, gure ondorioak ikasgelan azalduko ditugu.

  • Karlos: irina, errotuladore beltza, metalezko klipak, plastiko-zatiak, gatza.
  • Laura: irina, errotuladore urdina, olioa, gatza.
  • Ana: irina, errotuladore gorria eta beltza, gatza, plastiko-zatiak.
  • Mikel: irina, errotuladore gorria eta berdea, olioa, plastiko-zatiak, gatza.
Susmagarriak Bigarren pastelgilea: Karlos Sukaldeko laguntzailea: Laura Jatetxeko jabea: Ana Sukaldeko laguntzailea: Mikel
Irina
Olioa
Metalezko klipak
Plastikoa
Errotuladorea.

Talde bakoitzak, lehenengo, erabaki behar du bere susmagarria erruduna den edo ez; eta, gero, ondorioak gelaren aurrean azalduko ditu, ahoz.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Ahozko azalpenerako, zientzietako ahozko aurkezpen baterako balioespen-eskala erabiliko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)