Saltatu nabigazioa

Ezpain-distira

Ataza: Ezpain-distira.

Iraupena:
Saio bat
Taldekatzea:
Taldean eta nork berea

Kosmetiko batzuk etxean ere egin daitezke. Hurrengo taulan ditugu halako biren errezetak. Ezpain-barra ezpain-distira baino

gogorragoa da, ezpain-distira leuna eta krematsua baita.

Ezpainen distira
Osagaiak
  • 5 g errizino-olio
  • 0,2 g erle-argizaria
  • 0,2 g palmondo-argizaria
  • Elikagaien koloratzailearen koilarakada bat
  • Elikadura-usainaren tanta bat
Jarraibideak: berotu olioa eta argizariak maria bainuan nahasketa homogeneo bat lortu arte. Gehitu koloratzailea eta elikadura-usaina eta berriro nahastu dena.

Ezpainen barra

Osagaiak:

  • 5 g errizino-olio
  • 1 g erle-argizaria
  • 1 g palmondo argizaria
  • Elikagaien koloratzailearen koilarakada bat
  • Elikadura-usainaren tanta bat

Jarraibideak: berotu olioa eta argizariak maria bainurako, nahasketa homogeneoa lortu arte. Gehitu koloratzailea eta elikadura-usaina eta nahastu dena berriro

1

Ezpain-barra eta ezpain-distira fabrikatzeko, olioa eta argizariak nahasten dira. Koloratzailea eta aroma gero gehitzen dira. Errezeta honekin egindako ezpain-barra gogorra da, ez dugu samur erabiliko. Ezpain-barra bigunagoa egin nahi baldin badugu, osagaien proportzioa aldatu behar; nola, baina?

2

Olioak eta argizariak ondo nahasten dira bata betearekin. Ura ez da olioekin nahasten, eta argizariak ezin dira uretan disolbatu. Ezpain-barraren nahaskia berotzen ari garela ur asko botatzen badugu, zer gertatuko da ziurrenera?

  1. Nahasketa krematsuagoa eta bigunagoa izango dugu.
  2. Nahasketa gogorragoa izango da.
  3. Nahasketa ia ez da aldatuko.
  4. Gantz-pikorrak agertuko dira nahasketan igeri.

3

Emultsionatzaile bat gehitzen badugu, olio eta argizariak ondo nahastuko dira urarekin. Ezpain-barrak utzitako arrastoa xaboi-urez garbitzen da; zergatik?

  1. Kontua da uretan badela emultsionatzaile bat, eta hari esker nahasten dira xaboia eta ezpain-barra.
  2. Xaboiak emultsionatzaile-lana egiten du, eta ura eta ezpain-barra nahasteko aukera ematen du.
  3. Ezpainetako barrako emultsionatzaileek xaboia eta ura nahasteko aukera ematen dute.
  4. Xaboia eta ezpain-barra konbinatu egiten dira, eta emultsionatzaile bat eratzen dute, urarekin nahasten dena.

    Hausnarketa eta ebaluazioa

    Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

    • Zer ikasi dut?
    • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
    • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
    • Zer izan da zailena? Zergatik?

    Ebaluazioa

    Azken eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):

    Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)