Saltatu nabigazioa

Disoluzioak eta kontzentrazioa

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak.

Atal honetan, disoluzioak eta kontzentrazioaren kalkulua jorratuko ditugu, hiru hondar desberdin erabiliz. Eguneroko gauzetatik hasita, sasi-zientziaren arloko gai batzuk ere ukituko ditugu. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Kakaorik onena

GAIA: Materia-sistemak. Nahasketa bereziki interesgarriak: disoluzio urtsuak.

DENBORA-BANAKETA: 3 saio.

ATARIKOAK: Badira gauza batzuk hasieratik azaldu beharrekoak: zer den disoluzioa; kontzentrazioak nola adierazi behar diren; eta ariketa batzuk nola egin. 

TESTUINGURUA: Ikasleek gehientsuen edaten duten edarietako bat erabiliko dugu disoluzioa eta kontzentrazioa zer diren ikusteko: kakao-hautsa. Disoluzio batzuk prestatuko dituzte eta dastaketa bat egingo dute.

ERRONKA: Ikasleek kakaorik onena zein den ikertu eta erabakiko dute, eta, gero, harekin, kontzentrazio batzuk analizatu eta kimikoki prestatuko dituzte.

ARIKETA: Talde bakoitzak laborategiko bere txostena azalduko du, idatziz eta ahoz. 

JARDUERA OSAGARRIA: Era askotara egin daiteke, kafea edo tea erabiliz, kakao-marka desberdinak edo freskagarri-hautsak alderatuz.

Ondoren, lana osatze aldera, marka bateko eta besteko kakao-hautsak hartu, eta konparaketa bat egin daiteke, ea berotan zer disolbagarritasun duten.

EBALUAZIOA: koadernoa eta gelako azalpena kalifikatuko dira. 

EDUKIAK:

  • Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
  • Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
  • Jarduera zientifikoan lanean ari diren pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzeko estrategiak
  • Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
  • Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
  • Magnitude fisikoak eta haien neurriak: Masa, bolumena, dentsitatea
  • Sistema homogeneoak: Disoluzioak. Solutua, disolbatzailea
  • Disoluzio baten kontzentrazioa. Kalkulua, adierazpena

KONPETENTZIAK:

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2,3

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2,3

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2,3

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz

3

 BESTELAKO KONPETENTZIAK

Matematikarako konpetentzia

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta gauzak egiteko gogoa.

1,2,3

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gidoi baten laguntzaz, laborategiko ikerketak eta praktikak planifikatu eta egin ditu, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz: zientifikoki iker daitezkeen arazoak identifikatu ditu, hipotesiak egin ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatu ditu, eta azalpen arrazoituak eman ditu hipotesia berresteko edo ezesteko.
  • Ikerketaren emaitzak azaldu ditu, idatzizko eta ahozko laburpen-txostenak erabiliz, behaketetatik edo esperientzietatik ondorioak ateratzeko, eta bere mailarako moduko hiztegi zientifikoa behar bezala erabiliz.
  • Naturaren gertakariak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakutsi du.
  • Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakutsi ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Laborategiko oinarrizko materiala hautatu du, eta behar bezala erabili du. 
  • Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatu ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaindu ditu
  • Magnitudeak neurtzen ditu eta unitateen nazioarteko sisteman adierazten ditu.
  • Disolbatzailea, solutua eta disoluzioa identifikatzen ditu.
  • Disoluzioak prestatzeko esperientziak egiten ditu eta ondorioak ateratzen ditu.
  • Kontzentrazioa zehazten du eta emaitza litroko gramotan eta ehunekotan adierazten du.
  • Kontzentrazioei buruzko ariketa batzuk egiten ditu.
Ebaluazioa:

Mediterranioko misterioa

GAIA: Materia-sistemak. Interes bereziko nahasketak: disoluzioak eta kontzentrazioa.

DENBORA-BANAKETA: 2 saio gelan + etxeko lana.

ATARIKOAK: Lehenik eta behin, disoluzioaren kontzeptua azaldu behar da, kontzentrazioak nola adierazten diren, eta ariketa batzuk nola egin. 

TESTUINGURUA: Disoluzioei eta kontzentrazioari buruz ikasitakoa benetako buruhauste bat askatzeko aplikatu beharko da; esate baterako, begira dezagun itsaso-ozeanoetan, ea zer lotura dagoen gazitasunaren bariazioaren eta itsaso-korronteen eta aldaketa klimatikoaren artean.

ERRONKA: Ikasleek ikertu behar dute Mediterraneoa zergatik ez den igotzen, itxuraz irteerarik ez duen arren eta ibaien eta Atlantikoaren ur-ekarria hartu besterik egiten ez duen arren.  Antzinako marinelen ezagutza ez zen zientifikoa izango, baina abiapuntu polita da. Gatz-kontzentrazio desberdina dagoela-eta, itsaso azpitik ur-korronte bat sortzen da Mediterraneotik Atlantikora. Beraz, marinel haiek ez zuten hori jakiteko modurik.

ARIKETA: Talde bakoitzak bere laborategi-txostena aurkeztuko du, idatziz. Baina ikasle bakoitzak idatzizko beste txosten bat ere osatu beharko du; bakoitzak berea. Han erakutsi beharko du zer dakien dentsitateaz, kontzentrazioaz eta esperientzia zientifikoen diseinuaz. Azken hori etxean egin dezake. Ikastaro honetan, ikasleentzat oraindik zaila da gauzak argumentatzea; eskema bat eman. Zientzietan gauzak nola argumentatu lantzeko ariketa gehiago nahi? Leer.es esteka honetan dituzue: Argumentar y usar pruebas 

JARDUERA OSAGARRIA: Ondoren, lana osatze aldera, beste esperimentu bat egin daiteke, disolbagarritasuna eta tenperatura konparatuz.

EBALUAZIOA: taldeko txostena eta banakako txostena kalifikatuko dira. 

KONTUAN HARTU: Bistan denez, estugunean gertatzen den ur-fluxua dezente konplexuagoa da ikasturte honetan irakatsi nahi duguna baino; izan ere, hurbilketa bat baino ez da, eta disoluzioen kontzentraziora bideratuta dago. Mediterraneo itsasoan, haizeak eta intsolazioak lurruntze handia eragiten dute, eta defizit hidriko kronikoa eragiten dute; izan ere, ibaietako ur-ekarpenek eta euriteek ez dituzte inolaz ere konpentsatzen lurruntzeak eragiten dituen galerak. Berriki egindako azterlan batzuek erakusten dutenez, urtean zehar Mediterraneoak 1734 Km3-ko eguneko saldo garbi negatiboa du. Defizit hidriko hori konpentsatzeko, ura kanpotik sartzen da, batez ere Ozeano Atlantikotik, Gibraltarreko estugunean barrena, eta neurri txikiagoan Itsaso Beltzetik (Bosforo eta Dardaneloen estuetatik), eta Itsaso Gorritik (Suezko kanaletik). 

Bestalde, lurruntzeak uraren gazitasuna areagotu egiten du, eta ibaietatik eta prezipitazioetatik datorren ur gezak ez du gazitze hori berdintzen.

Horrek guztiak, alde batetik, ezaugarri desberdineko ur-masak sorrarazten ditu, eta, bestetik, Mediterraneo itsasoaren barruan haien arteko zirkulazioa eragiten du:

Atlantikotik datorren azaleko ura -atlantiarra tenperaturaz, gazitasunez eta dentsitatez-, Gibraltarreko estu-unetik sartzen da Mediterraneo itsasora, eta, Mediterraneoko urak baino dentsitate txikiagoa duenez, haren gainetik kokatzen da, hura gaziagoa baita, trinkoagoa azken batean. Aldi berean, sartzen den azaleko ur horren azpiko geruzetan, Mediterraneoko urak irteera-korronte bat sortzen du Atlantiko aldera.

EDUKIAK:

  • Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
  • Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
  • Jarduera zientifikoan lanean ari diren pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzeko estrategiak
  • Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
  • Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
  • Oinarrizko magnitudeak neurtzea: Masa, bolumena, dentsitatea
  • Sistema homogeneoak: Disoluzioak. Solutua, disolbatzailea
  • Disoluzio baten kontzentrazioa. Kalkulua, adierazpena.

KONPETENTZIAK:

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2,3,4

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2,3,4

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2,3

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz

3,4

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta gauzak egiteko gogoa.

Kultura-kontzientzia eta -adierazpenak

1,2,3

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gidoi baten laguntzaz, laborategiko ikerketak eta praktikak planifikatu eta egin ditu, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz: zientifikoki iker daitezkeen arazoak identifikatu ditu, hipotesiak egin ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatu ditu, eta azalpen arrazoituak eman ditu hipotesia berresteko edo ezesteko.
  • Ikerketaren emaitzak azaldu ditu, idatzizko eta ahozko laburpen-txostenak erabiliz, behaketetatik edo esperientzietatik ondorioak ateratzeko, eta bere mailarako moduko hiztegi zientifikoa behar bezala erabiliz.
  • Naturaren gertakariak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakutsi du.
  • Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakutsi ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Laborategiko oinarrizko materiala hautatu du, eta behar bezala erabili du. 
  • Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatu ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaindu ditu
  • Magnitudeak neurtzen ditu eta unitateen nazioarteko sisteman adierazten ditu.
  • Disolbatzailea, solutua eta disoluzioa identifikatzen ditu.
  • Disoluzioak prestatzeko esperientziak egiten ditu eta ondorioak ateratzen ditu.
  • Kontzentrazioa zehazten du eta emaitza litroko gramotan adierazten du.

Ebaluaketa:


Homeopatia

GAIA: Materia-sistemak. Interes bereziko nahasketak: disoluzioak eta kontzentrazioa.

DENBORA-BANAKETA: 2 saio + etxeko lana.

ATARIKOAK: Lehenik, disoluzioaren kontzeptua azaldu eta landu behar da, bai eta kontzentrazioak adierazteko eta zenbait ariketa egiteko modua ere. 

TESTUINGURUA: Gai eztabaidagarri bat hartu, homeopatia kasu honetan, eta disoluzioaren eta kontzentrazioaren kontzeptua aplikatuko dugu.

ERRONKA: Ikasleek diluzio homeopatikoak nola egiten diren ikertuko dute, eta haien kontzentrazioari buruzko zenbait galdera ebatziko dituzte, kontzeptuak eta notazio zientifikoa aplikatuta.

ARIKETA: Talde bakoitzak bere laborategi-txostena aurkeztuko du, idatziz. 

JARDUERA OSAGARRIA: Gaur egun, homeopatia sasi-zientziatzat hartzen da. Aldeko asko ditu, eta eztabaida eta ika-mika ugari eragiten ditu, baina garrantzi zientifikorik ez duelako. Homeopatian itsu-itsuan sinesten dutenek "uraren memoria" delakoari heltzen diote. Ustezko propietate horren arabera -ez baitago demostraturik-, senda-propietateak uraren molekuletan egoten dira gordeta, jadanik printzipio aktiboaren arrastorik ez egon arren. Horrela, jo eta bertan neutralizaturik geratzen da kontzentrazio kimikoen ikuspegitik egindako hurbilketa zientifiko oro. Jacques Benveniste immunologoa, 1988an, hipotesi hori esperimentazio zientifikoko baldintzetan probatzen saiatu zen, eta emaitza positiboak argitaratu zituen Lancelot aldizkarian.  Hala ere, Benvenisten emaitzak erreproduzitzeko ahalegin guztiek huts egin dute, eta komunitate zientifikoak ez du kontzeptu hori onartzen. 

Ebaluazioa: laborategiko banakako txostena kalifikatuko da. 

Dosoluzioak:

  1. Zein da disoluzio horren masa %a? % = 1.100/1+99,% = 100/100, %1/Zer ur-bolumen behar dugu? 1 g azukre 99 ml uretan, 5 g azukre ? uretan. % 1eko disoluzioa denez, 1 = 5.100/5+X, x = 500-5 = 495 g ur, 495 ml ur

Kalkuluak:

  1. Hiruko erregela soila da: disoluzioko 500 ml-tan 5 g azukre badugu, 1 ml-tan 5/500, 0,01, 10-2 g izango dugu.
  2. 10-4 g geratuko lirateke.
  3. 10-60 g azukre geratuko lirateke
  4. Garbi dago: 30 C-tan, kimikoki, ez da hasierako printzipio aktiboaren arrastorik geratzen.
  5. 32 aldiz lurra

Planteatu ditugun arazoak Wikipediako datuetan oinarritzen dira.

EDUKIAK:

  • Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
  • Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak (zorroztasuna, doitasuna etab.)
  • Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
  • Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
  • Magnitude fisikoak eta haien neurriak: masa, bolumena, dentsitatea.
  • Sistema homogeneoak: Disoluzioak. Solutua, disolbatzailea.
  • Disoluzio baten kontzentrazioa. Kalkulua, adierazpena.
  • Interes bereziko disoluzioak ikertzea.

KONPETENTZIAK:


ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz

3,4

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta gauzak egiteko gogoa.

Konpetentzia sozial eta zibikoak

1,2,3,4

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gidoi baten laguntzaz, laborategiko ikerketak eta praktikak planifikatu eta egin ditu, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz: zientifikoki iker daitezkeen arazoak identifikatu ditu, hipotesiak egin ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatu ditu, eta azalpen arrazoituak eman ditu hipotesia berresteko edo ezesteko.
  • Ikerketaren emaitzak azaldu ditu, idatzizko eta ahozko laburpen-txostenak erabiliz, behaketetatik edo esperientzietatik ondorioak ateratzeko, eta bere mailarako moduko hiztegi zientifikoa behar bezala erabiliz.
  • Naturaren gertakariak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakutsi du.
  • Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakutsi ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Laborategiko oinarrizko materiala hautatzen du, eta behar bezala erabili; segurtasun-arauak errespetatzen ditu; eta erabiltzen dituen tresnak eta materialak ondo zaintzen ditu.
  • Magnitudeak neurtzen ditu eta unitateen nazioarteko sisteman adierazten ditu.
  • Disolbatzailea, solutua eta disoluzioa identifikatzen ditu.
  • Disoluzioak prestatzeko esperientziak egiten ditu eta ondorioak ateratzen ditu.
  • Kontzentrazioa zehazten du eta emaitza litroko gramotan eta ehunekotan adierazten du.
  • Kontzentrazioei buruzko ariketa batzuk egiten ditu.

Ebaluaketa:

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)