Saltatu nabigazioa

Banaketa-teknikak

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak.

Atal honetan, nahasteak banatzeko teknikak aztertu ditugu, detektibe-lanaren itxurako hiru erronkarekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Lapurtutako pastela

GAIA: Materia-sistemak. Substantzia puruak eta nahasketak. Nahasketak banantzeko metodoak.

DENBORA-BANAKETA: 5 saio.

ATARIKOAK: Materia-sistemak eta nahasketak banatzeko metodoak azaldu ondoren.

TESTUINGURUA: Har dezagun detektibe-itxurako testuinguru bat, eta aplika ditzagun nahasketak banatzeko metodo erraz batzuk.

ERRONKA: Ikasleek detektibe-lana egiten dute: polizia-kasu bat daukate esku artean, eta lagin batzuk analizatu behar dituzte. Horretarako, nahasketak banantzeko metodoez ikasi dutena erabili beharko dute.

ARIKETA: Ikasle bakoitzak bere ikerketaren emaitzak txosten-koaderno batean jasoko ditu. Talde bakoitzari susmagarri bat emango zaio, eta erruduna den edo errugabea den azaldu beharko du, ahoz, itxurazko epaiketa batean.

JARDUERA OSAGARRIA: Irakasleak diapositiba batzuen bidez aurkeztu ahal izango du ikerketa, eta ikasle bakoitzari gutunazal itxi bat emango dio aztertu behar duenari buruzko informazioarekin eta emaitzak jasotzeko ikerketa-koadernoarekin. 

EBALUAZIOA: koadernoa eta gelako azalpena kalifikatuko dira. 

Hemendik moldatua: Julius irakaslearen kasua

EDUKIAK:

  • Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
  • Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
  • Jarduera zientifikoan lanean ari diren pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzeko estrategiak
  • Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
  • Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
  • Materia-sistemak, substantzia puruak, nahaste homogeneoak eta nahaste heterogeneoak.
  • Materia-nahasketak banantzeko metodoak.

KONPETENTZIAK:

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2,3,4

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2,3,4

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1,2,3,4

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz

5
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta gauzak egiteko gogoa.
1,2,3,4,5

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gidoi baten laguntzaz, laborategiko ikerketak eta praktikak planifikatu eta egin ditu, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz: zientifikoki iker daitezkeen arazoak identifikatu ditu, hipotesiak egin ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatu ditu, eta azalpen arrazoituak eman ditu hipotesia berresteko edo ezesteko.
  • Komunikatu ditu ikerketaren emaitzak, idatzizko eta ahozko txostenak (laburpen modura), hartara behaketetatik ondorioak ateratzeko, eta bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabiliz.
  • Naturaren gertakariak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakutsi du.
  • Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakutsi ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Sormen handia erakutsi du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
  • Laborategiko oinarrizko materiala hautatu eta kategorizatu du, eta behar bezala erabiltzen. 
  • Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatu ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaindu ditu
  • Badaki egunero erabiltzen diren materia-sistemak bereizten eta bitan sailkatzen: substantzia puruak eta nahasketak.
  • Nahasteak bitan sailkatzen ditu: homogeneoak eta heterogeneoak.
  • Substantziak banatzeko metodoak deskribatzen ditu, hala nola iragazketa, dekantazioa, kromatografia, etab.
  • Nahasteak banatzeko metodo sinpleak erabiltzen ditu, nahasteak osatzen dituzten substantzien propietate bereizgarrien arabera.

Ebaluazioa:

Lurzoruaren detektibeak

GAIA: Materia-sistemak. Substantzia puruak eta nahasketak. Nahasketak banantzeko metodoak.

DENBORA-BANAKETA: 2 saio.

ATARIKOAK:  Materia-sistemen sailkapena:

TESTUINGURUA: Ikasleak testuinguru egunerokoa, pertsonala izango du, esate baterako ikastetxea; eta, gainera, lan-eremu baten testuingurura hurbilduko dugu, hala nola ingeniarien lanera.

ERRONKA: Ikasleek lan esperimental erraz bat egin behar dute, eta, lortutako datuekin, eraikuntza-konpainia batentzako txosten bat idatzi behar dute. 

ARIKETA:  Txostenean zer jaso behar duten: 

  • Lurzorua oso kutsatuta ote zegoen.
  •  Lurzoruan aurkitutako kutsatzaileen ehunekoak.
  •  Kutsatzaile horiek zergatik garbitu beharko liratekeen. 
  • Gomendio bat, lurzoruko kutsatzaileak ezabatzeko moduari buruz. 
  • grafika

JARDUERA OSAGARRIA: Gelan egin daitezkeen ariketen osagarri modura balio du jarduera honek, eta ikasleei erakutsiko die materia-sistema batzuk egunero-egunero izaten dituztela esku-eskura.

EBALUAZIOA: txostenaren kalitatea kalifikatuko da. 

EDUKIAK:

  • Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
  • Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
  • Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
  • Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
  • Materia-sistemak, substantzia puruak, nahaste homogeneoak eta nahaste heterogeneoak.
  • Materia-nahasketak banantzeko metodoak.
  • Eguneroko bizitzan interesgarriak diren materialak.

KONPETENTZIAK:

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz

2

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta gauzak egiteko gogoa.

Konpetentzia sozial eta zibikoak

1,2

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gidoi baten laguntzaz, ikerketak eta laborategiko praktikak planifikatzea eta egitea, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz:  zientifikoki ikertu daitezkeen arazoak identifikatzen ditu, egoera katramilatsuei buruzko hipotesiak egiten ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatzen ditu, eta azalpen arrazoituak ematen ditu hipotesia berrestera edo ezestera bideratuta.
  • Komunikatu ditu ikerketaren emaitzak, idatzizko eta ahozko txostenak (laburpen modura), hartara behaketetatik ondorioak ateratzeko, eta bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabiliz.
  • Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakutsi ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Sormen handia erakutsi du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
  • Egunero-egunero erabiltzen diren materia-sistemak substantzia puruetan eta nahasketetan sailkatzen ditu.
  • Nahasketak ere sailkatzen ditu: homogeneoak, heterogeneoak eta koloideak.
  • Badaki egunero erabiltzen diren materia-sistemak bereizten eta bitan sailkatzen: substantzia puruak eta nahasketak.
  • Nahasteak bitan sailkatzen ditu: homogeneoak eta heterogeneoak.
  • Nahasteak bereizteko metodo errazak deskribatzen eta gauzatzen ditu, haiek osatzen dituzten substantzien propietateen arabera.
Material batzuen propietateak eguneroko bizitzan duten erabilerarekin lotzen ditu.

Ebaluazioa:

Estortsio-delitua

GAIA: Materia-sistemak. Substantzia puruak eta nahasketak. Nahasketak banantzeko metodoak.

DENBORA-BANAKETA: 2 saio.

ATARIKOAK:  Materia-sistemen sailkapena:

TESTUINGURUA: Ikasleak testuinguru hurbilekoa izango du; eta, gainera, lan-eremu baten testuingurura hurbilduko dugu, hala nola auzitegi-laborategiko lanera.

ERRONKA: Lan esperimental bat egitea, estortsio-delitu baten erruduna nor den zehazteko.

ARIKETA: Ebidentzia zientifikoetan oinarrituta, ikasleek erabaki bat hartu behar dute. 

JARDUERA OSAGARRIA: Gelan egin daitezkeen ariketen osagarri modura balio du jarduera honek, eta ikasleei erakutsiko die materia-sistema batzuk egunero-egunero izaten dituztela esku-eskura. Sakonago jo nahi izanez gero, landare batek dituen pigmentuak banatu. Ziazerba-orriak eta aza gorriaren orriak erabil daitezke.

EBALUAKETA: ea, frogetan oinarriturik, nola arrazoitzen dituzten erabakiak; horixe kalifikatuko da. 

EDUKIAK:

  • Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
  • Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
  • Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
  • Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
  • Materia-sistemak, substantzia puruak, nahaste homogeneoak eta nahaste heterogeneoak.
  • Materia-nahasketak banantzeko metodoak.
  • Eguneroko bizitzan interesgarriak diren materialak.

KONPETENTZIAK:


ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu

1,2,3

Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

2,3

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz

2,3

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta gauzak egiteko gogoa.

1,2,3

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Gidoi baten laguntzaz, ikerketak eta laborategiko praktikak planifikatzea eta egitea, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz: zientifikoki ikertu daitezkeen arazoak identifikatzen ditu, egoera katramilatsuei buruzko hipotesiak egiten ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatzen ditu, eta azalpen arrazoituak ematen ditu hipotesia berrestera edo ezestera bideratuta.
  • Komunikatu ditu ikerketaren emaitzak, idatzizko eta ahozko txostenak (laburpen modura), hartara behaketetatik ondorioak ateratzeko, eta bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabiliz.
  • Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakutsi ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Sormen handia erakutsi du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
  • Egunero-egunero erabiltzen diren materia-sistemak substantzia puruetan eta nahasketetan sailkatzen ditu.
  • Nahasketak ere sailkatzen ditu: homogeneoak, heterogeneoak eta koloideak.
  • Badaki egunero erabiltzen diren materia-sistemak bereizten eta bitan sailkatzen: substantzia puruak eta nahasketak.
  • Nahasteak bitan sailkatzen ditu: homogeneoak eta heterogeneoak.
  • Nahasteak bereizteko metodo errazak deskribatzen eta gauzatzen ditu, haiek osatzen dituzten substantzien propietateen arabera.
  • Material batzuen propietateak eguneroko bizitzan duten erabilerarekin lotzen ditu..

Ebaluazioa:


Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)