Saltatu nabigazioa

Tentsio-indarrak ikertzen

Materialak diseinatzea

Ingeniariek erabiltzen dute materialei eta haien propietateei buruz ezagutzen dutena (esaterako, tentsioari eta konpresioari eusteko gaitasuna), materialik onenak aukeratzeko produktu eta egitura seguru, fidagarri eta erresistenteak diseinatzeko. Material konposatuak eta berriak ere diseinatzen dituzte, propietate desberdinak dituzten produktuak lortzeko.  

Gotzal Garate Flickr. Sokatira (CC BY-ND)

Etxe orratzetako oinarrietatik hasi eta organoak aldatzeko erabiltzen diren ehun artifizialetaraino, materialak diseinatuta daude nahi ditugun propietateak lortzeko eta helburu espezifikoetan erabiltzeko. Diseinatzera ausartuko?

Material bat diseinatuko dugu lorategiko aulki baterako

Iraupena:
4 saio
Taldekatzea:
Taldeka, 3-4naka

Zer gertatzen da zinta edo goma elastiko bat luzatzen badugu? Zer gertatuko da zinta elastikoa larregi luzatzen badugu? 

Ezagutzen dugu beste materialik, erraz luzatzen denik? Ezagutzen dugu beste materialik, hain erraz luzatzen ez denik?

Helburua da tira bat diseinatzea. Tirak 7 cm-ko zabalera izan behar du, eta plastiko mehez, zinta itsaskorraz, soka edo hariz eta kolaz eginda egon behar du. Aulkirako tira hori, bestalde, diseinatuta egon behar da ahalik eta tentsio-kargarik handienari eusteko, baina ahalik eta gutxien luzatuta. Lana planifikatu behar dugu. Probak egin behar ditugu. Emaitzak, berriz, txosten zientifiko batean antolatu eta idatzi behar ditugu, ikasgelan besteei azaltzeko gero.

Silla de jardín
Lorategiko aulkia (Jabetze publikoa)

Materialak

  • Plastikozko lama mehea
  • Zinta itsaskorra
  • Haria edo soka
  • Kola 
  • Erregela
  • Guraizeak
  • Balantza
  • Errotuladorea
  • Talde bakoitzak behar dituen guztiak

Prozedura:

Diseinatu behar dugun materiala ahalik eta gutxien luzatu behar da tentsiopean dagoenean. Horretarako, probak egin behar ditugu hainbat material konposaturekin. Era berean, planifikatu behar dugu nola egingo ditugun material-diseinuen probak. 

    1. Planifikatuko dugu

    1. Lanean hasi aurretik, taldeak hamar minutu eman behar ditu ideia-jasa egiten; aulkiko zinta diseinatzeko erabil daitezkeen formen bozetoak ere egin behar ditu.
    2. Bi diseinu aukeratuko ditugu; gure ustez, onenak. Gero, lagin-tira 2 egingo ditugu: bata, probatzeko; bestea, gordetzeko.  
    3. Errotuladore batekin, bi marra marraztuko ditugu tiran. Marrek, bestalde, elkarrengandik cm pare batera egon behar dute (ez dute egon behar zita itsaskorrean).  Marra horiek adieraziko dute non hasten den proba-tirako luzera.

    2. Luzatze-probak

    Orain, pentsatu behar dugu nola egingo ditugun luzatze-probak:

    Ideia modura, pentsa dezakegu kate batek altuera bati eusten diola; esterako, sabaiari. Kate horri geure zinta itsatsi ahal diogu; proba-zintako beheko muturrean, zinta itsaskorraz plastikozko ontzi bat itsatsiko diogu (edalontzi edo katilu bat, etab.). Ontzi horretan, pisuak jarriko ditugu; esaterako, harri-koskorrak edo harea, eta abar. Hala, ikusiko dugu zenbat pisu onartzen duen proba-tira bakoitzak eta zenbat luzatzen den pisu bakoitzarekin.  

    • Prozesua beste diseinu batzuekin ere errepikatuko dugu.
    • Datuak taula batean jasoko ditugu.
    • Lortzen diren datuak kontuan hartuta, talde bakoitzak diseinurik onena aukeratuko du, eta beste ikaskideei aurkeztuko die. Egindako probak ere azalduko ditu. 

    Azken diseinuko konponbideak baloratzeko, kontuan hartuko dira adierazle hauek:

    • Jasandako karga maximoa
    • Luzatze-kantitate minimoa (luzapena)
    • Erabilitako materialaren kantitate minimoa

    Zabaltzeko ataza

    Iraupena:
    Saio erdi
    Taldekatzea:
    Taldeka, 3-4naka

    Taldetan banatuta, Interneten bilaketak egingo ditugu, material konposatuak aurkitzeko, eta ikasteko nola egiten diren, zertarako erabiltzen diren eta zein diren haien propietate hobetuak.

    Lupa y huellas
    OpenClipart-Vectors. Dectectives clues (CC0)

    Adibide modura erabil daitezke: isolamendu-materialak eta beste eraikuntza-material batzuk; eskiak, snowboard-ak, errepideko bizikletak, tenis-erraketak, arrantzako kanaberak, golfeko makilak egiteko materialak; espazio-ontziak, hegazkinak eta karrozeria automotrizak fabrikatzeko materialak, eta beste asko eta asko.

    Talde bakoitzak poster bat egingo du, material horietako bat aurkezteko. Posterrean, adieraziko du zein diren aurkezten den materialaren bi abantaila eta bi desabantaila.

    Hausnarketa eta ebaluazioa

    Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

    • Zer ikasi dut?
    • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
    • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
    • Zer izan da zailena? Zergatik?

    Ebaluazioa

    Zeregin horiek ebaluatzeko, balorazio-eskala hauek erabiliko dira:

    kerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

    escala de valoración

    Ahozko azalpenerako, zientzietako ahozko aurkezpen baterako balioespen-eskala erabiliko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

    Poster zientifikoa balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

    escala de valoración

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)