Saltatu nabigazioa

Ezinezko perspektibak

Indarren kalkulua ezinezko perspektibei aplikatzen

Pisako dorrearen ondoan, turista asko ikusi ohi dira argazkiak egiten, dorreari eusten baleude bezala. Era horretako argazkiei “ezinezko perspektibak” esaten zaie. Argazki horietan, proportzio-efektu bat egin nahi izaten da: ez da erreala, baina erreala ematen du.

Niño sujetando la torre Pisa
Javichu jefea. Pisako dorreari eusten (CC0) (CC0)

Baina, eta proportzioa erreala balitz? Horrekin jolastuko gara? Kalkulatuko dugu zein den argazki batzuetan ikusten diren objektuen indar-sistema, eta konturatuko gara proportzio hori ere ezinezkoa dela fisika-legeen arabera. Horretarako, indar-konposizioari buruz ditugun ezagutzak erabiliko ditugu.

Ataza: Ezinezko perspektibak

Iraupena:
2 saioa
Taldekatzea:
4/5 laguneko taldeak

Sarean nabigatuta, argazki asko aurkituko ditugu, nahita eginak gertaera arrunt baten perspektiba bitxiak emateko (adibidez, objektu handi-handi batenak). Era horretako irudiei “ezinezko perspektibak” esaten zaie, eta aprobetxatuko ditugu ikusteko ezen, fisikaren ikuspuntutik ere, ezinezkoa dela irudi horiek errealak izatea. Horrela, modu jolasgarri honetan aplikatuko dugu bektoreei buruz ikasi duguna.

Berez, ez dago irudi librerik; denak daude Internetetik jasota, eta, hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu egileei aukera ematen digutelako ariketa honetan erabiltzeko.

Taldeka jarriko gara. Talde bakoitzak bi irudirekin lan egingo du (ezagutzen ditugun beste batzuk ere erabil ditzakegu), jarraibide hauek beteta:

  1. Marraztu zein den irudi bakoitzaren indar-sistema.
  2. Kontuan hartuta indar erresultantea 0 dela indar-sistema bat ordekan dagoenean, kalkulatu zein den egin behar den indarraren balioa.
  3. Atera ondorioak pertsona eta objektuen tamainei buruz.
  4. Ikasgelan, talde bakoitzak bere argazkiak erakutsiko ditu, eta azalduko du zer kalkulu egin duen eta zer ondorio atera. Argazkiak, bestalde, ikastetxeko toki ikusgarri batean jarri daitezke.
  5. Talde bakoitzak gainerako taldeak ebaluatuko ditu, kontuan hartuta zer irizpide ematen dituen irakasleak.
     

Irudien datuak:

Ataza: eztabaida

Iraupena
saio erdi
Taldekatzea:
Taldeka

Aurreko zeregineko lana amaitu eta gero, talde bakoitzak bozeramaile bat aukeratuko du. Bozeramaileak lana aurkeztuko du labur-labur ikasgelan. Taldeko beste ikaskideen laguntzaz, azalduko du zer kalkulu egin duten eta zer ondorio atera.

Ondoren, irakasleak soluzioak eman eta gero, “fisikari buruz” eztabaidatuko du ikasgela guztiak, irudi hauek oinarritzat hartuta.

Azkenik, talde bakoitzak beste taldeen irudiak ebaluatuko ditu kontrol-zerrenda baten bidez.

Eztabaidarako gomendio batzuk:

  • Argumentuak modu logikoan antolatu behar dira ideia nagusiaren inguruan.
  • Kontra-argumentuak garrantzitsuak dira; zehatzak izan behar dira, eta argi eta garbi adierazi behar dute zer ideiaren aurka dauden
  • Argumentuak eta kontra-argumentuak egitateetan oinarritzen dira
  • Informazio argia eta zehatza eman behar da
  • Ordenan parte hartu beharko da, eta hitz egiteko txandak errespetatu beharko dira.
  • Keinuak, ahots tonua eta kontaktu bisuala egokiak izan behar dira
  • Modu aktiboan entzun behar dira besteen argumentuak, eta horren arabera erantzun

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Atazaren ebaluazioa

Laborategiko lana ebaluatzeko, eskala hau erabili behar da ezinezko perspektibetako irudiak balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan): 

Escala de evaluación

Laborategiko eztabaida ebaluatzeko, eztabaida zientifiko bat balioesteko eskala erabil daiteke (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Balorazio eskala

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)