Saltatu nabigazioa

Distantziara egiten diren indarrak

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Atal honetan, bi ikerketa-jarduera proposatuko ditugu, indar-motak ulertzeko eta ikasteko. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Iman flotatzaileak

GAIA: indar magnetikoak

DENBORA-BANAKETA:  Saio bat

ORIENTAZIOAK: Baliteke ikasleak dagoeneko ohituta egotea imanekin lan egiten. Erronka hau egin aurretik, ikasleek landuta izan behar dituzte kontzeptu hauek: indarra, distantziara egiten diren indarrak eta kontaktu-indarrak. Testuingurua sartzeko, “magoek” ezagutza zientifikoekin egiten duten trukoren batekin erlaziona daiteke. Erronka honetan, ikasleek esploratuko dute zer interakzio dagoen imanen artean, eta ezagutza hori erabiliko dute imanek airean flota dezaten. Gero, txosten zientifiko bat egin beharko dute. Koebaluazio txiki bat ere sartuko da.

EDUKIAK:

  • Irizpideak eta pautak, jakiteko nola aplikatu metodologia zientifikoa eta haren oinarrizko ezaugarriak fenomeno naturaletako eta egoera errealetako arazo-egoerak behatu, identifikatu eta ebazteko.
  • Lan zientifikoko berezko estrategiak, honako hauekin lotutako jarrerak sustatzen dutenak: jakin-mina, interesa, zorroztasuna eta zehaztasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, ahalegina eta autonomia lan pertsonala egiteko orduan, jarrera positiboa eta arduratsua zereginak egiteko orduan.
  • Informazioa identifikatu, ulertu (alderatu, aztertu), balioetsi eta aditzera ematea (deskribatzea, argudiatzea, justifikatzea, azaltzea).
  • Indarraren kontzeptua. 
  • Indarren efektuak: deformazioa eta mugimendu-egoeraren aldaketa. 

KONPETENTZIAK

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2
Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
1,2
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
1,2
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 1,2
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

1,2

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpen eta argudioak.
  • Informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta gaiari buruzko ideiak ezagutzen ditu.
  • Magnitudeak neurtu ditu, eta unitate egokietan adierazi ditu.
  • Identifikatu du zer indarrek parte hartzen duten eguneroko bizitzako egoeretan, eta eragiten dituzten efektuekin lotu ditu.
  • Egoera zehatzetan, ezarri du zer erlazio dagoen indar baten eta haren efektuaren artean.
  • Identifikatu du zein polo magnetiko erakartzen diren eta zein aldaratzen diren.

Zeregin hauek ebaluatzeko, baliatuko dira:

Indar misteriotsuak

GAIA: Indar elektrikoak eta magnetikoak eta grabitate-indarrak

DENBORA-BANAKETA: 3,5 saio

ORIENTAZIOAK: Aurretik, kontzeptu hauek azaldu behar dira: indarra, kontaturik gabeko indarrak, indar elektrikoa, indar magnetikoa eta grabitazio-indarra. Eguneroko testuinguru bat bilatu da, erraz egiteko moduko esperientziak egiteko. Erronkari, lasterketa bat gehitu zaio, agerian uzten duena zelan bi objektuk elkarri indar egin diezaioketen elkar ukitu gabe, eta zelan eraikitzen diren teknologiak eta makinak ideia horren inguruan. Ikasleek ikerketak planifikatu behar dituzte, eta ikertu behar dute hainbat galderari erantzuteko edo irtenbideak lortzeko. Ikerketa horiek egiteko, aldagaiak kontrolatu behar dituzte, eta ebidentziak eskaini behar dituzte azalpenak indartzeko edo soluzioak diseinatzeko. Oharrak egin edota neurriak hartu behar dituzte, datuak sortzeko. Datu horiek, gero, oinarritzat hartu beharko dira fenomeno bat azaltzeko edo diseinu baten irtenbidea probatzeko. Talde bakoitzak azalduko du zer ondoriotara heldu den eta zer auto diseinatu duen. 

EDUKIAK:

  • Informazioa identifikatu, ulertu (alderatu, aztertu), balioetsi eta adieraztea (deskribatzea, argudiatzea, justifikatzea, azaltzea).
  • Indarraren kontzeptua
  • Indar-motak: grabitate-indarra, indar elektrikoa,...  
  • Indarren efektuak: deformazioa eta mugimendu-egoeraren aldaketa. Azelerazioa. Grabitazioa. Gorputzen pisua
  • Makina sinpleak

KONPETENTZIAK

ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2
Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
1,2
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
1,2
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 1,2
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

1,2

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

    • Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
    • Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
    • Lana Idatzizko txosten zientifiko baten balioespen-eskala honekin baloratuko da (deskargatu odt formatu editegarrian eta pdf formatuan)
    • Ahozko azalpenerako, zientzietako ahozko aurkezpen baterako balioespen-eskala erabiliko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).Gidoi baten laguntzaz, ikerketak eta laborategi-praktikak egin ditu; horretarako, lan zientifikoaren metodologia eta estrategia propioak erabili ditu; baloratu du nola exekutatu den, eta emaitzak interpretatu ditu.
      • Argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta arrazoibideak.
      • Informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta gaiari buruzko ideiak ezagutzen ditu.
      • Magnitudeak neurtu ditu, eta unitate egokietan adierazi ditu.
      • Behar bezala erabili du laborategiko materiala. 
      • Lanak autonomiaz planifikatu ditu.  
      • Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatu ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaindu ditu. 
      • Identifikatu du zer indarrek parte hartzen duten eguneroko bizitzako egoeretan, eta eragiten dituzten efektuekin lotu ditu.
      • Egoera zehatzetan, ezarri du zer erlazio dagoen indar baten eta haren efektuaren artean.
      • Azaldu du lurreko grabitatea indar bat dela, eta indar horrek objektuak erakartzen dituela Lurraren erdigunerantz. 

      Zereginak ebaluatzeko, hau erabiliko da:

     

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)