Saltatu nabigazioa

Zabua

Zabua

Seguru ezagutzen duguna palankari buruz Arkimedesek esan zuen esaldi famatu hura: “emadazue euste-puntu bat, eta mundua mugituko dut”. 

Lehen mailako makina dugu zabua, hain zuzen ere lehen mailako palanka. Barra luze eta zurrun batek eta euste-puntu edo fulkru batek osatzen dute. Euste-puntua edo fulkrua, hain zuzen ere, indar motorraren eta erresistentzia-indarraren artean kokatzen da.

Francisco de Goya . Balantzina (CC0)

Era horretako palankek lege bat segitzen dute. Lege horrek indarrak eta euste-puntuaren arteko distantzia erlazionatzen ditu. Ikerketa honen bidez, datuak lortuko ditugu lege hori ulertzeko.

Ataza: Palankaren legea ikertzen

Iraupena:
Saio eta erdi
Taldekatzea:
Bikoteka

Taldeka jarriko gara. Simulazio baten bidez, palankaren legea ikertuko dugu, eta jolastuko gara! PHET simulazioa da: Oreka-laborategia

PHET. Oreka lortzen (CC0)

      Hausnarketa eta ebaluazioa

      Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

      • Zer ikasi dut?
      • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
      • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
      • Zer izan da zailena? Zergatik?

      Ebaluazioa

      Zeregina ebaluatzeko,  zientzietako simulazioak balioesteko eskala  erabiltzen da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

      Creado con eXeLearning (Ventana nueva)