Saltatu nabigazioa

Iman flotatzaileak

Indar magnetikoak

Zenbat aldiz ikusi ote dugu zelan, magia-ikuskizun baten, magoak gauzak airean uzten dituen flotatzen? Hori ez da magia. Geuk ere lortu ahal dugu zientziari esker! 

Mariusz.stepien. Lebitazioa (CC BY-SA)

Imanak ikertu, eta magia apur bat egingo dugu. Ikusiko dugu zein diren indarren interakzioak, eta zelan lortu gauzak flotatzea.

Ataza: imanak ikertzen

Iraupena:
Saio bat
Taldekatzea:
Bikoteka

Zerk eragiten du imanek elkar erakartzea? Eta elkarrengandik urruntzea? Binaka elkartuko gara, iman-mota desberdinekin lan egiteko eta ondorioak ateratzeko.

 Beti bezala, txosten bat egingo dugu jorratutako guztiari buruz.

Materialak: 2 iman zuzen, I/H polo etiketatuekin.

 Imanes de barra
Pilar Etxebarria. Barra-imanak (Jabetza publikoa)

1. Explorazio librea

Bikoteka, iman zuzenak hartu, eta esplorazio irekia egingo dugu.

  1. Zer gertatzen da esku bakoitzean iman bat hartu, eta imanok hurbiltzen baditugu? 
  2. Zer gertatzen da iman bat alderantzikatu, eta berriro ahalegintzen bagara gauza bera egiten? 
  3. Zer gertatzen da iman bat mahai gainean jarri, eta bestea iman horretarantz iragaten badugu?

2. Imanekin ikertuko dugu

Iman bat mahai gainean jarriko dugu. Gero, ikusiko dugu ea zer gertatzen den beste bat astiro-astiro hurbiltzen diogunean. Gauza bera egiten saiatuko gara, baina poloak norabide desberdinetara begira jarrita. Idatziz jasoko dugu ea imanak erakarri edo aldaratzen diren (elkartu edo aldentzen diren).

Imanak, elkar erakarri ala aldaratzen dute?

Hausnartu:

  1. Zerk eragiten du imanek elkar erakartzea?
  2. Zerk eragiten du elkarrengandik urruntzea?
  3. Patroiren bat lortuko dugu emaitza horiekin?

Ataza: Iman flotatzaile bat diseinatuko dugu

Iraupena:
Saio erdi
Taldekatzea:
Bikoteka
Imanekin segituko dugu lanean, baina, oraingo honetan, disko-imanak erabiliko ditugu. Esperientzia honekin, oso datu interesgarriak lortuko ditugu. Txostena osatzen lagunduko digute.
Imanes de anillo
Pilar Etxebarria. Disko-imanak (Jabetza publikoa)

Materialak

  • 6 disko-iman
  • Plastilina-bola bat
  • Errotuladore lodia

Prozesua

1. Imanak behatuko ditugu

    1. Iman zuzenen aldean, zer ikusten dugu iman hauetan? Zer esan nahi horrek?
    2. Polo magnetikoei buruz ikasi berri dugun informazioa erabilita, zer proba egin dezakegu ikusteko zein diren disko-imanen ipar- eta hego-poloak?
    3. Disko-iman guztiak probatuko ditugu, eta, errotuladorea erabilita, poloak etiketatuko ditugu (alde lauak): I eta H.

2. Iman flotatzaile bat diseinatuko dugu

  1. Plastilina-bola baten, errotuladore bat jarriko dugu bertikalki, zutik gera dadin mahai gainean.
  2. Errotuladorearen gainean, disko-iman bat jarriko dugu, beherantz joan dadin hondoraino.
  3. Orain, ikasi berri duguna erabilita, pentsatuko dugu nola kokatu behar dugun bigarren iman bat errotuladorean, lehenengo imanetik urrundu, eta airean flota dezan.
  4. Orain, hirugarren iman bat gehitu al diogu errotuladoreari bigarren imanaren gainean flota dezan? Imanak gehitzen segituko dugu. Lortuko ote dugu seik flotatzea elkar ukitu gabe?
Imanes flotantes
Pilar Etxebarria. Iman flotatzaileak (Jabetza publokoa)

3. Ikertuko dugu zein den iman baten indarra distantziarekiko

Behin iman guztiak markatzailean (errotuladorean) flotatzen ari direla, saiatuko gara goiko disko-imana sakatzen. Imanak gerturatzen direnean, errazago ala zailago sakatzen da?

4. Ikertuko dugu zer material magnetiko dauden ikasgelan 

Zer materialetan itsatsiko dira imanak? Zer objektu bildu ahal dugu imanekin? Zer dute amankomunean material horiek?

5. Emaitzen berri emango dugu 

Talde bakoitzak labur-labur idatziko du zer ikasi duen imanei buruz; gero, ikasgelan azalduko du zer emaitza eman duten ikerketek eta zer ondorio atera duen

hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Zeregin hauek ebaluatzeko, baliatuko dira:

 Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)