Saltatu nabigazioa

Indar bakoitza bere bikotearekin

Indar motak

Gorputz guztiek eta, oro har, inguratzen gaituen materia guztiak elkarri eragiten diote, indar izeneko eraginen bidez. Indarren ondorioz, gorputz bat mugitzen da, mugitzeari uzten dio, norabidea aldatzen du edo deformatzen da. Inportantea da ezagutzea zer indar-mota dagoen eta zer efektu duten.

Juego tipos de fuerzas
Pilar Etxebarria. Indar motak (CC0)



Kontaktu-, deformazio- eta luzatze-indarrak... Mundu zabal bat da indarren kontu hau!

Oso erraza da, baina, jolas baten bidez errepasatzen badugu.

Indar bakoitza bere bikotearekin

Iraupena:
Saio bat
Taldekatzea:
Bikoteka

Bikoteka jarriko gara ikasitako indar-klase eta -motak errepasatzeko. Joko honetan, lotu behar ditugu indar jakin baten definizioa eta indar hori adierazten duen pertsonaia.

Jarraibideak:

  1. Jokoa web-helbide honetan dago: Pertsonaiak eta indarrak, eta beherago ere sartuta dago.
  2. “Nor da nor?” egokitua da. Bertan, pertsonaiek indar-mota bat adierazten dute, eta pistek, berriz, haien definizioak. Lotu behar dira.
  3. Asmatuz gero, hurrengo pertsonaiara pasatuko gara; bestela, berriro hasi behar.
  4. Orri bat erabili beharko da emaitzak idazteko. Gero, ikasgelan zuzenduko dira, eta talde bakoitzak autoebaluazioa egingo du: zertan egin duen huts eta zergatik.
Pilar Etxebarria. Pertsonaiak eta indarrak (Jabari publikoa)

Taula honetan idatziko ditugu emaitzak:

Pista Definizioa Personaia
1 Kontaktu-indarraz, mugimendu bat sortzen du, ibilbidea aldatzen duena.  
2 Kontaktu-indarra egiten ari da. Indarrak deformazioa sortzen du; ondorioz, objektua luzatzen da.  
3 Kontaktu-indarra da: objektu biribil bat mugitzen du  
4 Kontaktu-indar bat da: objektu batek azaleraren gainean egiten duen mugimendua moteltzen du.
5 Haren kontaktu-indarrak mugimendua geldiarazten du.  
6 Distantziara dagoen indar baten irudirik ohikoena da. Gorputzak lurrerantz erakartzen ditu,
7 Hain kontaktu-indar handia da, non kapaz baita zerbait apurtzeko.  
8 Oinaz, kontaktu-indarra egiten du. Mugimendua azkartzea lortzen du.
9 Distantziara egiten den indarra du. Objektuak erakartzen ditu, iman batek bezala.
10 Halako indarra du, non kapaz baita kontaktuz objektuak deformatzeko.  

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Ataza ondorengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan): 

Escala de valoración

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)