Saltatu nabigazioa

Aurkezpena: Indarrak ikertzen

Ikertzen: indarrak eta haien eraginak

Ohiko hizkeran, sarritan erabiltzen da “indar” hitza. Adibidez, hainbat eta hainbat esaera zahar edo esamoldetan: “joandako urak indarrik ez” eta “mainak indarrak baino gehiago balio du” edo Pitagorasen esakune famatua: “asko balio du indarrak, baina gehiago buru azkarrak”.

Pixabay. Newtonen pendulua (CC0)

Hala ere, zientzietan “indarra” aipatzen dugunean, ikusiko dugu hitzak beste adiera bat hartzen duela, oso desberdina. Proposamen didaktiko honetan, landu eta ikertuko dugu zer diren indarrak Fisikan, eta zer efektu sortzen dituzten gorputzetan.

Ikertuko dugu zer gertatzen den indarrak aplikatzen ditugunean objektuen gainean, eta zer erlazio duten beste hainbat kontzepturekin; esaterako, tentsioarekin, konpresioarekin, elastikotasunarekin, erreakzioarekin, magnetismoarekin, eta abar. Erronka itzelak ebatziko ditugu; simulazio digitalekin lan egingo dugu, eta haien aplikazio praktikoa errepasatu eta sakonduko dugu, jolastuz eta irakurriz.

«Emadazue euste-puntu bat, eta mundua mugituko dut".

Arkimedes Sirakusakoa

Recurso Educativo Abierto del Proyecto EDIA de Cedec
Física y Química para la etapa de Educación Secundaria Obligatoria
Autoras: Elvira González y Pilar Etxebarria.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)