Saltatu nabigazioa

Kontaktu-indarrak

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Atal honetan, lau ikerketa-jarduera proposatuko ditugu, indar-motak ulertzeko eta ikasteko. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

      Hookeren sekretua

       GAIA: indar elastikoak

      DENBORA-BANAKETA:  Bi saio

      ORIENTAZIOAK: simulazio bat erabiliko da, aukera ematen duena Hookeren legearen k lortzeko adibide praktiko baten bidez. Legea definitzeko erabiliko da. Jakina, maila honetako laborategi-praktika klasikoetako bat da Hookeren legea. Simulazio hau, berriz, laborategiko muntaketa egin aurretik erabil daiteke.  Ondoren, Hookeren legea erabiliko da hainbat kasu praktiko ebazteko. 

      EDUKIAK:

      • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaltzea (deskribatzea, definitzea, laburbiltzea, azaltzea, argudiatzea, justifikatzea...).
      • Ikerketa-lan txikiak egitea, metodo zientifikoa aplikatzeko eta IKTak erabiltzeko.
      • Indarrak. Efektuak
      • Hookeren legea

      KONPETENTZIAK


      ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
      Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2
      Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
      1,2
      Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
      1,2
      Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 1,2
      BESTELAKO KONPETENTZIAK

      Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

      Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

      Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

      1,2

      EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

      • Argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta arrazoibideak.
      • Informazioa formatu digitaletan bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
      • Aplikazio birtual interaktiboak erabili ditu.
      • Emaitzak tauletan eta adierazpen grafikoetan erregistratu ditu, eta esperimentuko emaitzak Nazioarteko Sistemako unitateetan eman ditu. 
      • Identifikatu du zer indarrek parte hartzen duten eguneroko bizitzako egoeretan, eta indarrok gorputz baten deformazio-efektuekin lotu ditu.
      • Ezarri du zer erlazio dagoen malguki batean gertatutako luzapenaren eta luzapen hori eragin duten indarren artean, eta deskribatu du zer material erabili eta prozedura jarraitu behar den horretarako, gero esperimentu bidez egiaztatu ahal izateko.

      Zereginak ebaluatzeko, hau erabiliko da:

      Gomarik erresistenteena

      GAIA: indarrak, Hookeren legea, dinamometroa

      DENBORA-BANAKETA: Bi saio

      ORIENTAZIOAK: Esperientzia hau egin aurretik, Hookeren legea aztertu behar da; dinamometroekin lan egin behar da, eta jakin behar da metodo zientifikoa erabiltzen. Ikasleek enpresa bateko enplegatuen rola jokatu dute laneko testuinguru batean. Enpresaren egitekoa da zehaztea nolako elastikotasuna duten bulegoko goma batzuek, gero txosten bat aurkezteko. Ikerketa hau librea da: talde bakoitzak ebatziko du nola egin. Hori dela eta, ikasleek eskarmentua izan behar du era honetako esperientziak egiten. Hala ere, ezinbestekoa da irakasleak laguntzea, bai diseinatzeko orduan bai unitateekin lan egiteko orduan. Azkenean, eskatuko da txosten bat egitea ikerketaren emaitzekin. Jarduera hau osatzeko, simulazioak egin daitezke, Hookeren legea laborategian egiaztatzeko jarduera klasikoa egin daiteke, edo neurketak egin daitezke dinamometroekin.

      EDUKIAK:

      • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaltzea (deskribatzea, definitzea, laburbiltzea, azaltzea, argudiatzea, justifikatzea...).
      • Ikerketa-lan txikiak egitea, metodo zientifikoa aplikatzeko eta IKTak erabiltzeko.
      • Indarrak. Efektuak
      • Hookeren legea

      KONPETENTZIAK

      ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
      Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2
      Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
      1,2
      Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
      1,2, 3 4
      Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 4
      BESTELAKO KONPETENTZIAK

      Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

      Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

      Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

      1,2, 3, 4

      EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

      • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu. 
      • Magnitudeak neurtu ditu, eta unitate egokietan adierazi ditu.
      • Identifikatu du zer indarrek parte hartzen duten eguneroko bizitzako egoeretan, eta gorputz baten deformazio-efektuekin lotu ditu.
      • Ezarri du zer erlazio dagoen malguki batean gertatzen den luzapenaren eta luzapen hori eragin duten indarren artean, eta deskribatu du zer material erabili behar den horretarako, gero esperimentu bidez egiaztatu ahal izateko.
      • Esperimentuaren emaitzak, berriz, tauletan eta irudikapen grafikoetan erregistratu ditu.  
      • Esperientziatik ateratako ondorioak erabiliz, txostenak egin ditu, eta argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta argudioak.

      Zereginak ebaluatzeko, hau erabiliko da:

      Tentsio-indarrak ikertuko ditugu

      GAIA: Tentsio- eta luzapen-indarrak. Indar-sistemak

      DENBORA-BANAKETA: Lau saio

      ORIENTAZIOAK: Ikerketa hau egin aurretik, aztertu behar da zer diren indarrak eta zer efektu duten gorputzetan, eta jakin behar da nola erabili metodo zientifikoa. Laneko testuinguru batean kokatzen da. Ikasleek ingeniariena egingo dute, enpresa batean lan egingo balute bezala. Enpresa horretan, lorategiko aulkiak fabrikatzen dituzte, eta lama-mota bat diseinatu behar dute. Lama horrek tentsio-kargarik handienari eutsi behar dio ahalik eta gutxien luzatuta. Horretarako, material konposatu batzuekin esperimentatuko dute. Ikerketa hau librea da: talde bakoitzak ebatziko du nola egin. Hori dela eta, ikasleek eskarmentua izan behar du era honetako esperientzia egiten, metodo zientifikoa aplikatuta. Beti beharko da irakasleak laguntzea, ideiak eta egitura eskaintzeko proiektu guztiei. Talde bakoitzak txosten bat egin, eta ikasgelan azalduko du zer diseinatu duen. Simulazioekin osa daiteke, Hookeren legea laborategian egiaztatzeko jarduera klasikoarekin, edo neurketak egin daitezke dinamometroekin. Diziplinartean egin daiteke, Teknologiako materiarekin batera.

      EDUKIAK:

      • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaltzea (deskribatzea, definitzea, laburbiltzea, azaltzea, argudiatzea, justifikatzea...).
      • Ikerketa-lan txikiak egitea, metodo zientifikoa aplikatzeko eta IKTak erabiltzeko.
      • Indarrak. Efektuak
      • Tentsio-indarrak

      KONPETENTZIAK

      ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
      Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2
      Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
      1,2
      Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
      1,2
      Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 1,2
      BESTELAKO KONPETENTZIAK

      Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

      Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

      Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

      1,2

      EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

      • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu. 
      • Magnitudeak neurtu ditu, eta unitate egokietan adierazi ditu.
      • Identifikatu du zer indarrek parte hartzen duten eguneroko bizitzako egoeretan, eta indarrok gorputz baten deformazio-efektuekin lotu ditu.
      • Zehaztu du zer erlazio dagoen indar baten eta gorputzen deformazioan duen eraginaren artean, eta deskribatu du zer material behar den eta zer prozedura jarraitu behar den esperimentu bidez egiaztatzeko.
      • Esperimentuaren emaitzak, berriz, tauletan eta irudikapen grafikoetan erregistratu ditu.  
      • Metodoak ezarri ditu diseinuko arazo-egoera baten soluzioak azaltzeko; esaterako, bozetoak, proiekzioak, marrazkiak, eta abar.
      • Prototipo jakin baten helburua deskribatu eta azaldu du. 
      • Esperientziatik ateratako ondorioak erabiliz, txostenak egin ditu, eta argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta argudioak.

      Ataza ebaluatzeko balioespen-eskala hauek ditugu:

      Konpresio- eta tortsio-indarrak ikertuko ditugu

      GAIA: Konpresio- eta tortsio-indarrak. Indar-sistemak

      DENBORA-BANAKETA:  Bi saio

      ORIENTAZIOAK: Ikerketa hau egin aurretik, aztertu behar da zer diren indarrak eta zer efektu duten gorputzetan, eta jakin behar da nola erabili metodo zientifikoa. Laneko testuingurua aukeratu da. Ikasleek ingeniariena egingo dute. Kontuan izan behar dute zer inpaktu eragiten duten hainbat indar-motek egiturak diseinatzeko orduan. Diseinurik onenak aukeratu behar dituzte, eraikinak, makinak eta abarrak egiteko; horretarako, kontuan hartu behar dute zer indar-motek parte hartzen duten, akatsik edo istripurik egon ez dadin. Talde bakoitzak bere ikerketa-txostena egingo du. Lan indibidual batekin osatuko da: ikasle bakoitzak testu bat idatzi beharko du, justifikatzeko zer garrantzitsua den jakitea zer indar hartu behar den kontuan egitura-elementuak eta gailu metalikoak diseinatzeko orduan. Teknologiako jarduera gehiago ere egin daitezke. 

      EDUKIAK:

      • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaltzea (deskribatzea, definitzea, laburbiltzea, azaltzea, argudiatzea, justifikatzea...).
      • Ikerketa-lan txikiak egitea, metodo zientifikoa aplikatzeko eta IKTak erabiltzeko.
      • Indarrak. Efektuak
      • Konpresio- eta tortsio-indarrak

      KONPETENTZIAK

      ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerk
      Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu 1,2,3,4
      Sistema eta gertakari naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi
      1,2,3,4
      Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin
      1,2
      Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. 4
      BESTELAKO KONPETENTZIAK

      Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

      Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

      Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

      1,2, 3, 4

      EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

      • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu. 
      • Magnitudeak neurtu ditu, eta unitate egokietan adierazi ditu.
      • Identifikatu du zer indarrek parte hartzen duten eguneroko bizitzako egoeretan, eta indarrok gorputz baten deformazio-efektuekin lotu ditu.
      • Zehaztu du zer erlazio dagoen indar baten eta gorputzen deformazioan duen eraginaren artean, eta deskribatu du zer material behar den eta zer prozedura jarraitu behar den esperimentu bidez egiaztatzeko.
      • Azaldu du nola identifika daitezkeen erabilera teknikoko materialen propietate mekanikoak.
      • Esperientziatik ateratako ondorioak erabiliz, txostenak egin ditu, eta argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta argudioak.

      Zeregin hauek ebaluatzeko, baliatuko dira:

       

      Creado con eXeLearning (Ventana nueva)