Saltatu nabigazioa

K.L.A.S. emozioak

Zer moduz doaz kontakizunen irakurketak? Voki aplikazioa erabili dugu? Zenbat ikasi dugun! Badakigu zientziak zer dioen burmuinaren eta emozioen funtzionamenduari buruz eta ikasten ari gara ezagutza horiek nola aplikatu emozioak gugan eta besteengan identifikatu, aztertu eta ulertzeko. Era berean, emozio atseginak eta desatseginak sentitzen ditugula ondorioztatu ahal izan dugu, eta guztiak direla beharrezkoak. Jakin dugu baita ere zein garrantzitsua den emozioak ondo erregulatuta egotea, eragin dituen egoerara ondo egokituta. Gure asteroko emozio-neurgailuaren kasuan, zer ondorio atera ditugu? Zer emoziotan egotean gara gehien, atseginetan ala desatseginetan? Zergatik? Zer ondorio izan dezake emozio desatseginetan egoteak eskolan gaudenean? Momentu horietan, erraza ala zaila egiten zaigu zereginetan zentratuta egotea?

Ikus dezagun  Just Breathe bideoa  (ingelesez) eta pentsatu egingo dugu ea noizbait horrela sentitu garen. Hemen ere ikus dezakegu: azpitituluekin gaztelaniaz.

julie bayer salzman. Just Breathe

Saiatuko gara bideoko umeen aholkuak jarraitzen? Praktikatuta, seguru emaitza onak lortuko ditugula. Urrats bat gehiago emango dugu aztertzen zeintzuk diren ikasten gehien laguntzen diguten emozioak eta zeintzuk ez. Honako hau da bidaiaren azken geldialdia. Lortuko al dugu K.L.A.S. emozioetan egotea? Eta zer esan nahi du K.L.A.S.-en egoteak?

GuardarGuardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

K.L.A.S. emozioetan egotea

"Emozioen laborategian" ikasi genuen emozio bakoitzak ekintza bat egitera bultzatzen gaituela. Horrela, higuina emozioak baztertzera eramaten gaitu, hirak erasotzera, beldurrak ihes egitera, pozak egoera horretan geratzera, ustekabeak/sorpresak egiten ari ginenekin deskonektatu eta emozio hori eragin duen elementuarekin bat egitera. Emozio horietatik, zeintzuk izango dira egokienak eskolan ikasi ahal izateko? Aipatutako horietatik, alaitasuna eta ustekabea bai, gure ustez?

casa
Alexas_Fotos. inicio-en-casa-tela-decoración-1247150(CC BY-SA)

Alaitasuna emozioari segurtasuna (lasaitasuna eta egoeraren kontrola ematen digu), lilura (imitatzera bultzatzen gaitu, ikaskide eta irakasleengandik ikasiz) eta kuriositatea (ezagutzeko, deskubritzeko interesa eragiten digu) erantsiz gero, K.L.A.S.-en inizialak lortu ditugu. Horrelako egoera batean egon daitekeela uste dugu? Saia gaitezke horrelako emozioetan egoten eskolan? Ulertzen dugu zergatik den hain zaila ikastea nazka, hira edo beldur emozioetan gaudenean? Emozio berri hauei buruz gehiago jakiteko, "KLAS emozioetan egotea” (formatu egitagarrian, odp-n, eta pdf-n) izeneko dokumentua kontsulta dezakegu.

Hau bezalako sekuentzia didaktiko bat hasten dugunean, erronka bat planteatzen zaigu ("bideotrailer" bat egitea kasu honetan), eta horrek gure kuriositatea piztu dezake, ikertzeko eta gauza berriak ikasteko ; badakigu zer eskatuko zaigun, segurtasunean gaude prozesu guztia ezagutzen dugulako eta gelan entzuten gaituztela eta errespetatuak gaudela sentitzen dugulako; aldamenean irakaslea eta gure ikaskideak ditugu, eta horiengandik ikasi egiten dugu, izan ere, lilura, miresmena sentitzen baitugu. Azkenean, lana amaitu eta hedatzen dugunean, pozik gaude egin dugunarekin, alaitasunean gaude. Hara! K.L.A.S. osagai guztiak ditugu eta!

Gelan gertatutako egoerak bilduko ditugu.

Jarduerak

Emozionatzen gaituzten egoerak identifikatuko ditugu

Talde bakoitzean binaka jarrita, ohar itsasgarrietan idatziko ditugu honako emozio hauek sentitu ditugun egoeren adibideak: kuriositatea (hori kolorez), lilura (berde kolorez), segurtasuna (urdin kolorez) eta alaitasuna (gorri kolorez).

Jarraian, jarduera errepikatuko dugu, baina, oraingoan, nazka, beldurra, tristura eta amorrua eragin ziguten bizi izandako egoerak kontuan hartuta.

Marraztu eta emozioak partekatuko ditugu

Amaitzeko, gure klasea marraztuko dugu paper jarraian eta horren barruan jarriko ditugu K.L.A.S. emozioei buruzko oharrak, besteak kanpoan utzita. Hausnarketa egingo dugu talde handian, galdera hauek edo bururatzen zaizkigun beste batzuk erabilita:

Jasotako egoera berberak daude marrazkiaren barruan eta kanpoan? Hala izan bada, zergatik izan dela uste dugu?

Ikasgela barruan ala kanpoan dago ohar gehiago?

Koloreren bat nagusitzen da? Zein?

Emozioren batekin lotutako egoerak aurkitzeko zailtasunak izan ditugu? Zein? Zergatik?

Sintonian egon

Ziur aski, talde handian hausnartu ondoren, ondorioztatu dugu K.L.A.S. emozioekin identifikatzen ditugun egoerek norberaren eta taldearen ongizatea errazten dutela, eta beraz, ikaskuntza errazten dutela.

Denok ditugu bete beharreko oinarrizko premia batzuk: premia fisikoak (elikatzea, atseden hartzea, hotzetik babestea...), intelektualak (ikertzea, ikastea...), sozialak (besteekin harremanak izatea) eta afektiboak (seguru sentitzea, errespetatuak eta maitatuak sentitzea...). Premia horiek betetzeko baldintza egokiak ematen ez badira, ez da lortuko ongizatea, hura baita emozioa non gu geure buruarekin eta besteekin ondo sentitzen garen. Gose edo hotz bagara, haserre, beldur edo oso triste bagaude, nekez egongo gara ikasteko egoeran, bete gabeko premiek eragotzi egingo digute-eta ikastea. Orain badakigu zergatik den hain garrantzitsua oinarrizko premiak betetzea gehiago eta hobeto ikasi ahal izateko.

Ikusi ahal izan dugu, era berean, badirela ikaskide batzuk beste batzuk baino denbora gehiagoan daudenak ikasten laguntzen dizkien emozioetan. Zergatik gertatuko da horrelakorik? Normalean, K.L.A.S. emoziotan denbora gehiago ematen duten pertsonek egoeren kontrol handiagoa sentitzen dute, seguru eta lasai daude egoera horien aurrean, aktibatuta daukate kuriositatea eta lilura sentitzen dute pertsonekiko edo ikasketaren xede den objektuarekiko. Horrez gain, onartuak sentitzen bagara, entzuten eta kontuan hartzen gaituztela sentitzen badugu eta hala sentiarazten badiegu besteei ere, lagunduak eta babestuak egongo gara bide honetan. Ikasgelan lan egiten dugun une horiek azter ditzakegu, non emozio desatseginak sentitzen ditugun, eta gogoeta eginez eta praktikatuz, ikasten laguntzen diguten emozio horietan egon denbora gehiagoz. Eta horretarako, "Identifikatu, aztertu, ondorioztatzen dut” txantiloia (formatu editagarrian, odt, edo pdf-n deskargatu) erabiliko dugu.

EMOTRAILERRA-6. K.L.A.S horma-irudiaren argazkia

Jardueraren argazkia egin eta gorde egingo dugu. Aztertutako bi egoeren grabatutako azalpen bat (audioa) gehitu genezake.

Emoegunkaria

Orain arte egin duguna berrikusteko unea da eta ikasi dugunez jabetzeko. Baita ebatzi behar izan ditugun arazoak aztertzeko ere.


Nubes y bombilla
Clker-Free-Vector-Images. idea-nube-creo-que-concepto-48100 (CC BY-SA)

Dagoeneko, gure hausnarketen egunkariko hirugarren sarreran gaude. Atal honen izenburua idatziko dugu: "K.L.A.S. emozioetan egotea". Gogora dezagun hirugarren zati honetan ikasten laguntzen diguten emozioak ezagutu ditugula, eta, antolatzaile grafiko batekin baliatuta, eskolan senti ditzakegun egokitu gabeko emozioei buruz eta aldatzeko irtenbide posibleei buruz hausnartu dugula.

 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)