Saltatu nabigazioa

- Gida didaktikoa -

HBIren deskribapen orokorra

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendurik dago “KLAS, KLAS, emozioak eszenara!” izeneko hezkuntza baliabide irekiaren sekuentzia didaktikoa. Diziplina anitzekoa denez, ikasketa-eremu bat baino gehiago hartzen ditu.

Sekuentzia honen gai nagusia heziketa emozionala da. Adin horretan hasten dira gertatzen aldaketa psikologikoak eta fisikoak, eta aukera paregabea eskaintzen dute autoezagutzan sakontzeko eta ikasleak bere buruarekin eta ingurunearekin nola erlazionatzen diren aztertzeko.

Eremu hauetako helburuak eta estandarrak hartzen dira kontuan: Natur Zientziak, Gizarte Zientziak, Gaztelania, Arte-hezkuntza eta Gorputz Hezkuntza.

Proiektuaren Canvas-ak proiektuak dituen alderdien laburpen bisuala eskaintzen digu.

Canvas del Recurso "Emoción, Claqueta..."
Cedec / Proyecto EDIA. Klas, klas, emozioak eszenara! (CC BY-SA)

Bloom-en taxonomia, era askotako adimenen teoria eta ikaskuntza kooperatiboa dira ikasketa-prozesuaren oinarrizko baliabideak.

Ibilbidea eta denbora-banaketa

Faseak

Helburuak

Denborak ezartzea

Emozioa eta burmuina

  • Banakako eta taldekako lana planifikatzea, zereginak kudeatzea eta informazioa tratatzea, erabakiak hartzea, eta erantzukizunak onartzea helburuak lortzeko.
  • Norberaren emozioak eta sentimenduak identifikatu eta adierazi, besteengan antzeman eta jokabide enpatikoak erakutsi.
  • Identifikatu eta ulertu  harreman-bizi funtzioan duten garrantzia zentzumen-organoek eta giza gorputzaren nerbio-sistemak eta bi horiek emozioen funtzionamenduan eta erantzun fisiologikoan duten inplikazioa.
  • Burmuinaren eta emozioen funtzionamenduari buruzko ideia nagusiak laburbildu antolatzaile grafiko bat eta terminologia egokia erabilita.

6 saio

Emozionatu egiten naiz, emozionatu egiten zara, emozionatu egiten gara

  • Gizakiarengan emozioek duten funtzioa eta emozioak adierazi, autoerregulatu eta bizitzako egoera desberdinetara egokitzeak duen garrantzia ulertu, garapen pertsonal, intelektual eta sozioafektibo egokia lortzeko

5 saio

K.L.A.S. emozioak

  • Estimulu-emozio-erreakzio lotura identifikatu, aztertu eta ondorioak atera, bai eta emozioa eragin duen egoerarako egokia ez den emozio horretan egoteak dituen ondorioak ere.
  • K.L.A.S. emozioek ikaskuntza-prozesuan duten garrantzia ulertzea eta baloratzea.

 4 saio

Emozioei ekin!

  • Modu kooperatiboan egindako produktu audiobisual batean laburbildu sekuentzian zehar bildutako informazioa eta egindako lanak eta ikasketak. Esperientzia ahoz eta idatziz jakinarazi, irudiak, audioak eta testu idatziak erabilita.

7 saio

Zeregin batzuk eskola orduetatik kanpo ere osatu daitezke. Nolanahi ere, jarduera praktikoak eta taldean hartu beharreko erabakiak dituzten jarduerak, eskola orduetan egitea gomendatzen da.

Ebaluazioa eta curriculum-erreferentziak

Proiektuaren ikasketen ebaluazioa

Azken helburua ikasleek, edozein hezkuntza-etapatan egonik ere, beren ikaskuntzaren gidaritza hartzea bada, funtsezkoa da haien aurrerapenak ahalik eta objektiboen balioesteko trebetasunak eskuratzea. Gai izan behar du bere ekoizpenak eta ikaskideenak ebaluatzeko, ikaskuntzarekiko jarrerak ebaluatzeko, eta ikas-taldearekiko eta irakasleekiko elkarreraginak ebaluatzeko.

Analisiaren eta hausnarketaren egunerokotasunetik ikasiko du erabakiak hartzen, bere aukerak doitzen, ikasten jarraitzeko estrategiak txertatzen... Azken batean, "Ikasten ikasi" gaitasuna garatuko du.

Irakasleak egin ohi duen ebaluazioaz gain, ikasleek ere hartu behar dute parte ebaluazio-prozesuan. Autoebaluazioa eta koebaluazioa jaso behar ditu ebaluazioak.


Nork ebaluatzen du?

Alde batetik, ikasleen ebaluazio-estandarretan "ebaluatu" edo "erabakiak hartu" aditzak aipatzen direnez, ezinbestekoa da ikasleak bere burua ebaluatzea, taldea eta ikaskideak ebaluatzea eta irakaslea ere ebaluatzeko gai izatea.

Beste alde batetik, irakasleak bere ikasleen heteroebaluazioa egin, eta, gainera, ikasleek bezala, bere burua ere ebaluatu behar du. Esteka honetan, "Irakaslearen autoebaluazioa" egiteko txantiloi bat eskaintzen da, eta plangintzaz, garapenaz eta irakasleak egindakoaren emaitzaz hausnartzeko balio du. Hiru une proposatzen dira kontrol-orria egiteko:

  • Sekuentzia planifikatzean.

  • Sekuentzia garatzean: analisia.

  • Amaitzean: ebaluazioa.

Taula bat gehitzen da –esteka honetan dago eskuragarri–, ikasleek beren iritziak eman ditzaten eta ikasleen eta irakasleen arteko ebaluazioa egin dadin.

Ebaluazioa egiteko tresnak eskaintzen dira sekuentzia osoan.

Nola ebaluatzen da?

Egin beharreko zeregina nolakoa den, lortu beharreko lorpen-adierazleak nolakoak diren eta nolako maila kognitiboa garatzen duten ere adierazten digute estandarrek. Oso garrantzitsua da zer aditzek definitzen dituzten aintzat hartzea eta horrek zer esan nahi duen hausnartzea.

Ezagutu, aztertu, identifikatu... bezalako aditzekin izendatzen diren estandarrak Bloom-en taxonomiaren beheko mailan kokatzen dira, eta proba tradizionalen bidez neur daitezke. Hala ere, estandar gehienek maila kognitibo ertaineko edo handiagoko ekintzak dituzte, eta tresna egokiagoak eskatuko dituzte, hala nola errubrikak, kontrol-orriak, ikasketa-egunerokoa, portafolioa eta abar, formatu, iturri eta testuinguru gehiagotako datuak biltzea eskatzen dutelako.

Prozesuaren eta produktuaren balorazioa egitea jasotzen da planteatzen den ebaluazioan, baita norberaren ikaskuntzari buruzko hausnarketa egitea ere. Horretarako, ezinbestekoa da zenbait teknika erabiltzea, hala nola behaketa zuzena, eztabaidak, elkarrizketak, dokumentazioa eta idatzizko edo ahozko proba objektiboak.

Desberdindu egiten dira ebaluazioa eta kalifikatzekoa. Lehenak bigarrena egiteko datuak emango dizkigu. Irakasleei dagokie sekuentzian bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikatzea eta erabakiak hartzea. Jarraian, ebaluaziorako orientabideak eta tresnak aurkezten dira.

Hezkuntza-portafolioa

    • Ikasketa-prozesuaren gidari izan behar dute ikasleek. Horretarako, norberaren hezkuntza-portafolioa erabiltzea proposatzen da. Portafolioan gordeko dira proiektu baterako, ikasturte baterako ikasketa-helburu pertsonalak. Gainera, ikaslearen ikasketa-ebidentziak ere jasoko dira hor: bereziki harro sentiarazi duten egindako lanak eta zirriborroak. Gogoeta metakognitiboak ("Emoegunkaria") ere jaso daitezke; izan ere, “Ikasten ikasi” gaitasuna garatzen lagunduko diote.

    • Portafolio digitalak sortzea aholkatzen da. Txantiloi hau erabil daiteke horretarako. Dena den, beste formatu bat ere erabil daiteke: karpeta bat ordenagailuan edo disko gogor birtual batean, karpeta analogiko bat...

    • EduSapiens gidan (136. orrialdetik 146.era), portafolioak egiteko jarraibideak eta tresnak ditugu.

    Errubrikak

    Errubrika irizpide eta estandar multzo bat da, oro har ikaskuntza-helburuekin lotutakoa, eta jarduera-maila bat edo zeregin bat ebaluatzeko erabiltzen da. Alde batetik, ebaluatu beharreko irizpideak edo estandarrak zerrendatzen dira (ardatz bertikala) eta, bestetik, gauzatze-balorazioa edo -kalitatea ezartzen da (ardatz horizontala). Biak gurutzatuta deskribatzen da jarduera-maila zein den.

    Gainera, errubrikak autoebaluazio-, hausnarketa- eta berrikuspen-esparrua ematen die ikasleei eta irakasleei. Esteka honetan errubrikak egiteko tresna bat daukagu; lehendik dauden beste batzuk ditu oinarri. Hainbat zereginekin lotutako adibide batzuk:

    • Rúbrica Emotrailer. Amaierako produktua ebaluatzea: ikasleek zer ikasi duten jasoko dute labur-labur

    Zeharkako gaitasunak ebaluatzea, hala nola jarrerak, banako erantzukizuna, talde-lana eta abar. Garrantzitsua da esplizituki ebaluatzea.

      Kontrol-zerrendak

      Prozesu, trebetasun, kontzeptu edo jarrera bat gauzatzean edo aplikatzean espero diren ezaugarrien edo jokabideen zerrenda. Ebidentziak behatuz jasotzen da informazioa, eta erkaketa-marka baten bidez erregistratzen da absentzia edo presentzia.

      Beste tresna batzuk

        • Talde bakoitzeko kideen arteko elkarreragina behatzea.

        • Hausnarketa-egunerokoa: “Emoegunkaria” zeregin bat edo zeregin-multzo bat amaitutakoan ikasleak egiten duen hausnarketa; taldeko gainerako kideekin partekatu eta kontrastatu dezake, bai eta tutorearekin ere banakako tutoretza-saioetan.

        GuardarGuardar

        Guardar

        Guardar

        Guardar

        GuardarGuardarGuardar

        GuardarGuardarGuardar

        GuardarGuardar

        Ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioa

        "EvaluAcción” blogean, Juan Carlos Palominok bi artikulu ditu idatzita, non aholku onak ematen dituen kooperazio-ebaluazioari buruz: "La evaluación de la clase cooperativa (I)" eta "La evaluación de la clase cooperativa(II)". Blog berean, Joaquín J. Martinezek honako hauei buruz idazten du: "Portafolios de aprendizaje y evaluación (I)" "Portafolios de aprendizaje y evaluación (II)". Azken artikulu horretan, POI proiektu bakoitzeko (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) portafolio bat sortzea proposatzen du.

        Jonhson & Jonhson-en "La evaluación en el aprendizaje cooperativo" (SM, 2014) liburuan, ebaluatzeko tresna ugari datoz jasota.

        Curriculum-erreferentziak

        Honako hau da “KLAS, KLAS, emozioak eszenara!” sekuentziaren plangintza

        Helburu orokorrak

        • Gizarte- eta kultura-jardueretan ahoz eta idatziz behar bezala ulertzea eta adieraztea.

        • Hizkuntza erabiltzea gizarte- eta kultura-jardueretan erlazionatzeko eta behar bezala hitz egiteko, eta errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartzea, norberaren sentimendu eta ideiez jabetzeko eta norberaren jokabidea kontrolatzeko.

        • Lankidetzan ekoiztea, hainbat funtzio norbereganatuz eta azaltzen diren arazoak konpontzen lagunduz, azken produktua egokia izan dadin.

        • Ikus-entzunezko baliabideek eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukera batzuk ezagutzea eta behaketarako, informazioa bilatzeko eta ekoizpen propioak egiteko baliabide gisa erabiltzea, modu autonomoan edo beste bitarteko eta material batzuekin batera.

        • Nerbio-sistemak eta zentzumenek gizakiaren harreman-funtzioan duten garrantzia ulertzea eta, zehazki, bien inplikazioa emozioen funtzionamenduan.

        • Irudikatzeko eta komunikatzeko elementu gisa soinuak, irudiak eta mugimenduak dituzten aukerak aztertu eta deskubritu, eta ideiak, sentimenduak eta emozioak adierazteko erabili, horrekin oreka afektiboa eta besteekiko harremana lortzen lagunduz.

        • Gizakiarengan emozioek duten funtzioa eta emozioak adierazi, autoerregulatu eta bizitzako egoera desberdinetara egokitzeak duen garrantzia ulertu, garapen pertsonal, intelektual eta sozioafektibo egokia lortzeko.

        Ikaskuntza-adierazleak

        • Modu koherente, argi eta egokian adierazten da ahoz.

        • Ezagutzak eta iritziak komunikatzen dira, eta, horretarako, hizkuntza-formula, intonazio eta ahoskera egokiak erabiltzen dira, bai eta eskuratutako hiztegia ere, zorroztasunez eta zehaztasunez.

        • Ohiko ahozko eta idatzizko testuen zentzua ulertzen da, eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten dira.

        • Pertsonen arteko esparruko berezko testuak idazten dira (deskribapenak, argudioak, azalpenak…), diskurtsoa antolatu eta planifikatuz, komunikazioaren egoerara eta premiara egokituz eta dagozkion hizkuntza-baliabideak erabiliz.

        • Idatzitako testuen alderdi formalak zaintzen dira, bai formatu digitalean, bai paperean, eta lanak modu ordenatuan, argi eta garbi aurkezten dira.

        • Gizarte- eta komunikazio-arauak aplikatzen dira: aktiboki entzuten da, txandei itxaroten ikasten da, besteen ideien edo sentimenduen aurrean errespetuz parte hartzen da, solaskidearen esku-hartzeari eta adeitasun-arau batzuei egokitzen zaie.

        • Proiektu bat egiten da, bakarka eta taldean lan eginez, eta amaierako ikus-entzunezko produktu bat aurkezten da. Paperezko euskarria eta euskarri digitala erabili da, informazio zientifikoa eta soziala bildu da iturri desberdinetatik (iturri zuzenka, liburuak, Internet), hainbat bitarteko erabilita, eta egindako esperientzia ahoz eta idatziz komunikatu da, irudiak, audioak eta testu idatziak oinarri hartuta.

        • Lankidetzako eta talde-laneko jarrerak hartzen dira, besteen ideiak baloratzen dira eta intuizioz, irekitasunez eta malgutasunez erreakzionatzen da.

        • Talde-lana planifikatzen da, taldeak koordinatzen dira, erabakiak hartzen eta erantzukizunak onartzen dira.

        • Egindako lanari buruz hausnartzen da, nola lan egiten den ondorioztatzen da eta ikasten jarraitzeko estrategiak lantzen dira.

        • Norbere buruarenganako konfiantza-jarrerak erakusten dira, sen kritikoa, ekimen pertsonala, jakinmina, interesa, sormena ikaskuntzan eta espiritu ekintzailea, inguruko zirkunstantzien aurrean aktibo bihurtuz.

        • Norberaren emozioak eta sentimenduak identifikatu eta adierazten dira, besteengan antzeman eta jokabide enpatikoa erakusten dira.

        • Zentzumen-organoek eta giza gorputzaren nerbio-sistemak harremanean duten ezinbesteko funtzioa eta bi horiek emozioen funtzionamenduan eta erantzun fisiologikoan duten inplikazioa identifikatu eta ulertzen dira.

        • Gorputza, musika eta kolorea sentimenduak eta emozioak adierazteko tresna gisa eta interakzio sozialerako modu gisa identifikatzen dira.

        • Argazkiak egiten dira baliabide teknologikoak erabilita eta, ondoren, enkoadraketa hasierako helbururako egokiena den aztertzen da.

        • Egiten diren ekoizpenen espazioa antolatzen da, konposizio, oreka eta proportzioaren arloko oinarrizko kontzeptuak erabiliz, eta dagokion eginkizunerako tipografia egokiena erabiliz gehitzen dira testuak.

        • Ikus-entzunezko lan errazak egiten dira, sorkuntzaren oinarrizko kontzeptuetara ohitzeko: gidoia, errealizazioa, muntaketa eta soinua.

        • Irudi digitalak egiteko eta ukituak egiteko informatika-programak erabiltzen dira (kopiatu, ebaki, itsatsi, tamaina, kolorea, distira, kontrastea...aldatu), eta horiek baliagarriak dira lanak ilustratzeko.

        • Ukitutako pertsonen baimenik gabe irudiak zabaltzearen ondorioak ezagutzen dira eta errespetatu egiten dira haien erabakiak.

        • Musika-lanen, irudien eta testuen erreprodukzioari eta kopiari dagokionez, jabetza intelektuala eta egile eskubideak erregulatzen dituzten arauen edukia ulertu, onartu eta errespetatzen dira.

        Kalifikazio-proposamena

        • Amaierako produktua kalifikazio osoaren% 30 izango da, sekuentzian egindako ikaskuntza laburbiltzen eta agerian uzten baitu.
        • Zereginak egitea guztizkoarekiko %30 baloratuko da, irakasleek zereginak egin dituztela eta zer produktu egin dituzten (collagea, mapa mentala, kontakizuna...) ikusi ondoren. Erregistro hori egiteko, in situ dokumentatzea komeni da.
        • Talde-lana. Azken notaren %20 izango da. Irakasleak eta ikasleek ebaluatuko dute alderdi hori, talde kooperatiborako oinarrizko gida ebaluatzeko irizpideen bidez.
        • Tresna eta trebetasun digitalak erabiltzea % 20 izango da. Informazio-konpetentziak beste baloratuko da audio eta bideoaren grabazio eta edizio softwarearen maneiua, irudien tratamendua eta lizentzien eta egile-eskubideen erabilera egokia.

        Ikaskuntza ingurunea

        Lankidetzan eta interakzioan oinarritutako sekuentzia bat garatzeko, hau bezalakoxea, ikasteko ingurune egokia behar da ikasgelan.

        Ingurune egoki hori sortzeak ikaskuntza hobetzeko balio du, sekuentzia honetako eta ikasturte osoko jarduera eta ikaskuntza-une guztietan. Aldi berean, ikasleengan beren bizitza pertsonal eta akademikorako oinarrizko trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak garatzen ditu.

        Ikaskuntza-ingurune hori sortzeak eta mantentzeak bi jarduera-ildo nagusi eskatzen ditu:

        Ikasle bakoitza eta haren ikasteko estiloa ezagutzea

        Lehenengo urratsa da jakitea zer indar eta ahulezia dituen ikasle bakoitzak, zer ikasteko modu duen, zer erantzun emozional izaten duen eta gainerakoekin eta inguruarekin nola erlazionatzen den. Horretarako, tresna asko ditugu eta bibliografia zabala. EDIA irakaskuntza-gida irakurtzea gomendatzen dugu. “Ikaslea: bere ikaskuntzaren eragile aktiboa" atalean erreferentziak eta materiala aurkituko dugu honako hauei buruz:

          • Ikasteko estiloak.

          • Era askotako adimenak.

          • Bloom-en helburu kognitiboak

          Hiru premisa horiek kontuan hartuta, gidatu egin behar da ikasle bakoitza, motibatuz eta haren indarrak hartuta autoestimua bultzatuz, taldeari bere onena eskaini diezaion, eta, aldi berean, bere ahuleziak konpentsatu ditzan, taldekideekiko elkarreraginez.
          Gela ikuspegi kooperatiboarekin antolatzea

          Ikasleak beren ikaskuntzaren eragile aktiboak direnez, hori errazteko moduan antolatu behar da ikasgela. Ezinbestekoa da erronka bat planteatzea, lankidetzaren bidez lortuko dena.

          Ikasleek, ezinbestean, banakako prozesuak egin behar dituzte, baina ikaskuntza, funtsean, soziala da, beste batzuekin elkarreraginean, gurasoekin, helduekin edo ikasgelatik kanpoko eragileekin. Ez dezagun ahaztu bizitzan interakzio soziala dela pertsonalki eta profesionalki garatzeko modurik ohikoena.

          Jarduera horiek, eta horiekin batera beste batzuek, ikaskuntza kooperatiboko ibilbide bat eratu dezakete, hala nola "ikasgela kohesionatzeko 15 jarduera” izenekoak.

          Guardar

          GuardarGuardar

          GuardarGuardar

          GuardarGuardar

          Egileen artean nabarmentzen dugu:

          • Johnson & Johnson ("La evaluación en el aprendizaje cooperativo", SM editoriala , 2014)
          • Pere Pujolàs ("9 ideas claves. El aprendizaje cooperativo", Graó editoriala 2008)
          • David Durán ("Aprenseñar", Narcea editoriala , 2014)

          Ikasgelan erabiltzeko baliabideen inguruan:

          Material osagarria

          Egitura kooperatiboak
          • "9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo". Pere Pujolàs. Liburuaren laburpena da hau; material horren egileek egin dute. Taldeen kudeaketari, rolei, teknikei eta abarri buruzko informazioa eskaintzen digu.
          Jolas kooperatiboak
          Gizarte trebetasunak

          Lantalde bakoitzeko kideek beren interakzioak, harremanak eta emozioak kudeatzen ikas dezakete, irakasleen esku-hartze didaktikoaren laguntzaz. Esku-hartze didaktikoa zuzenean edo teknika hauen bidez egin daiteke:

            • "9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo" liburuaren A eremurako jarduerak (talde-kohesioa). «Ikasketa kooperatiboa»

            • La maleta. Lau bideoko serie-sorta:  Canal de Leer.es

            Era askotako adimenak

            "Inteligencias múltiples y TIC". Nuria Alart.

            Emozioei buruzkoak

            Ikusi, irakurri eta hausnartzeko:

              Pentsatzeko ohiturak eta trebetasunak: pentsatzen ikastea
              • "Pentsatzen ikasi eta erakutsi". Carmen Gonzalezen aurkezpena, gako-ideiak modu atseginean laburbilduta.

              • Ikasten ikasteko tresnak. Ikasgelan planifikatzen eta hausnartzen ikasteko jarduerak eta teknikak (Ana Basterra Cossio).

              • EduSapiens gida. Escuela Creativas, Fundación Telefónica. Pentsatzeko ohiturak eta trebetasunak: 68. orrialdetik 119.era. Pentsatzeko beste tresna batzuk: 120 .orrialdetik 131.era.

              Proposatutako zereginetarako kontsulta-materialak
              • Bloga , ikasgelan laburmetraia nola egin azaltzen duena. Adibideak ere baditu.

              • Web-orria, giza gorputzean 3D-n nabigatzeko. Erabiltzaile bihurtzea beharrezkoa da. Aholkua: sistema guztiak ezabatu, nerbio-sistema eta zentzumen berezien organoak izan ezik.

              • Web-orria, ingelesez, American Museum of Natural History-rena. Emozioak identifikatzeko “Express Yourself” jokoa eskaintzen du.

              • Jarraibideak avatarrak sortu (Voki) eta ikasleak sarean babesteko.

              Informazio-iturrien fidagarritasunari buruz
              • Edutekaren web-orriko artikulua.

              • Interneten bilaketak egiteko estrategiak. Ideiak eta tresnak. EduSapiens gidaren 152. orrialdetik 159. era.

              • Iturrien fidagarritasuna. Antolatzaile grafikoa eta prozedura. EduSapiens gida, 118. eta 119. orrialdeak.

              Egileak eta lizentziak

              Creado con eXeLearning (Ventana nueva)