Saltatu nabigazioa

Plastikoz inguratuta

Plastikoz inguratuta

Aurreko erronkan ikusi dugunez, plastikoa, dituen ezaugarriengatik, funtsezko material bihurtu da eguneroko bizitzako arlo askotan. Baina neurriz kanpoko erabilerak ere oztopo handiak ditu, ez baita biodegradagarria, ez eta birziklatzeko erraza ere, eta oso kutsagarria izan daiteke. Bere abantaila asko desabantaila bihurtu dira, beraz.

Sopa de plástico
Wikimedia Commons. Plastikozko zopa (Jabari publikoa) 

Plastikoen metaketa eta isurketa hainbesteraino iritsi da, dagoeneko plastikozko uharte bat dago Ozeano Barean, 1.400 000 km2-koa. Hondakin plastikoak kate trofikoetan zabaltzen dira, izaki bizidun askoren heriotza eraginez, eta pertsonengana ere iristen dira (mikroplastikoak).

Ba al dago plastikoaren alternatibarik? Zer ekintza egin ditzakegu plastikoaren kontsumoa murrizteko eta berrerabiltzea eta birziklatzea sustatzeko? Gehiegizko erabilera eta hura kontrolatzeko har ditzakegun neurriak ikertzea proposatzen dizuegu.

Zeregina: Iker dezagun plastikoek eragindako kutsadura

Iraupena
2 ordu
Taldekatzea:
4 edo 5 pertsonak osatutako taldetans

Lehenik eta behin, material plastiko mota bakoitza identifikatzen duten kodeak ikertuko ditugu, birziklatzeari buruz erabaki ahal izateko. Era berean, mikroplastikoak eguneroko materialetan egon daitezkeela ikusiko dugu. Taldeka arituko gara laborategian, eta emaitzak idatziko ditugu, azken txostena egiteko.

Científicos en un laboratorio
Cedec, Felixioncool-etik abiatuta. Ekipoa laborategian (CC BY-SA).

1. Plastikoak eta birziklapena

Material desberdinak eta birziklatzeko aukera askotarikoak zeudenez, identifikazio-kode bereziak sortu ziren. Plastikoen kasuan, 1etik 7ra bitarteko zenbaki bat inguratzen duten ondoz ondoko hiru gezi dituen triangelu batek –Möbiusen triangelua izenez ezaguna–, ontzia egiteko erabiltzen den materiala sinbolizatzen eta identifikatzen du, bai eta produktu berrietarako birziklatzeko aukera ere. Sinbolo horiek 1988an garatu zituen Plastikoen Industriaren Elkarteak (SPI). 

Irudiak: Wikimedia Commons, egiletze: Tomia, CC-BY-2.5

Elikagaien ontzietan asko erabiltzen den plastiko mota bat da. Birziklatzeko aukera handiak ditu.
Supermerkatuko poltsetan, garbiketa eta higiene pertsonaleko produktuetan, esne-, zuku- edo jogurt-ontzietan erabiltzen den plastikoa da. Birziklatu ondoren, detergente-botiletarako, tutuetarako, olio-ontzietarako edo lorategiko altzarietarako erabil daiteke
Birziklapen gutxiko materialak dira. Oso gogorrak dira eta hodi eta hoditerietarako, detergente-botiletarako, ekipamendu medikoetarako, zapata-zoletarako eta abar luze baterako erabiltzen dira.
Askotan erabiltzen dira mota guztietako poltsetan, laborategiko ontzietan edo janari izoztuen ontzietan. Gainera, birziklatu ondoren, berriro erabil daiteke edukiontzi eta paperontzietan, paneletan, hodietan edo baldosetan.
Mikrouhin-laberako material perfektua. Ohikoa da saltsa-potoetan, azaletan eta medikuntzan eta albaitaritzan erabiltzeko ontzietan aurkitzea. Gainera, birziklatze-prozesuaren ondoren, ohikoa da eskuila, erretilu, bateria-kable edo argi-seinaleetarako.
Ohikoa da plastikozko mahai-tresnak, edalontziak eta platerak, ontzi kosmetikoak edo CD-kaxak aurkitzea. Birziklatzen zaila den materiala da.
Birziklatzeko oso zailak diren material plastiko ugari biltzen ditu. Ohikoa da eguzkitako betaurrekoetan edo DVDetan aurkitzea, baina ur botila edo elikagai ontzi batzuetan ere erabiltzen da.

Orain laborategian egiten dugu lan, bakoitzak bere etxetik ekarritako ontzi guztiekin (bi bakoitzak).

Taldean eta gida honekin, birziklatze-mailaren arabera sailkatzen ditugu. Talde bakoitzak bere ontziak pasatuko dizkie besteei, zerrenda zabala izan arte. Emaitzak taula batean antolatuko ditugu. 

Hona hemen zenbait adibide:

Plásticos cotidianos
Pilar Etxebarria. Eguneroko plastikoak (Jabari publikoa) 
Ontzia Plastiko mota Identifikazio-kodea Birziklagarria
1
     
2      
3      
...      

Ondorioak aterako ditugu:

Zer motatako plastikoak murriztu beharko genituzke? Adibideak jarriko ditugu.

 

2. Mikroplastikoak

Mikroplastikoak plastikozko pieza txikiak dira, 5mm-ko diametroa baino txikiagoa dutenak. Hainbat iturritatik datoz, bai hondakin plastiko industrialetatik, bai eguneroko erabileratik (kosmetikoak, arropa, arrantza). Oso kutsatzaileak dira, degradatzen ez direnez, zati txikiagoetan baino ez direlako desintegratzen, eta, azkenean, organismo askok xurgatzen edo irensten dituzte; beren gorputzetan eta ehunean kokatuta, kate trofikoetan sartzen dira, eta gizakiarengana iristen dira.

Microplásticos
Dantor , Wikimedia Commons. Mikroplastikoak (CC BY-SA)

Mikroplastikoak identifikatzeko proba pare bat egingo dugu.

1) Mikroplastikoak hondarretan

Materialak:

  • Petri plakak
  • Prezipitatu-ontziak
  • Koilara
  • Ura
  • Hondartzako hondarraren laginak
  • Lupa

Prozedura:

1.    Hondar pixka bat jarriko dugu prezipitatu-baso batean eta 25 ml ur gehituko dizkiogu

2.    Koilararekin mugituko dugu, ondo nahasteko, eta gainjalkin (flota) bat ikusi arte itxarongo dugu.

3.    Petri plaka batean jasoko dugu, eta lupari begiratuko diogu.

Zer motatako plastikoak ikusten dituzu? Marraztu egingo ditugu.

2) Mikroesferak kosmetikoetan

Microplásticos en sedimentos
Martin Wagner, Wikimedia Commons. Mikroplastikoak sedimentuetan (CC BY-SA)

 Materialak:

  • Kosmetikoak edo hortzetako pasta mikroesferekin edo mikroperlekin (polietilenoa)
  • Azetato-orriak
  • Lupa
  • Prezipitatu-ontziak
  • Ura
  • Detergentea
  • Koilara
  • Iragazki-papera 

Prozedura: 

Talde bakoitzak kosmetiko batekin egingo du lan.

1.    Prezipitatu-ontzi batean, ura eta detergentea jarriko ditugu.

2.    Kosmetiko pixka bat jarriko dugu ontzian (5 ml inguru), eta minutu batez nahastuko dugu.

3.    Astindu. Itxaron egingo dugu, ea flotatu egiten duten edo hondoratu egiten diren. 

4.    Beste edalontzi batera iragaziko dugu.

5.    Hondarra jaso, eta azetatoan banatuko dugu.

6.    Mikroperlak luparekin behatuko ditugu, eta kontatu egingo ditug 

Kalkulu hori egin, eta ondorioak aterako ditugu: 

  • Laginaren 5 mL-tan x mikroperla zenbatu baditugu, zenbat egongo dira kosmetiko osoan? 
  • Kontuan hartuta zenbat kosmetiko edo hortzetako pasta kontsumitzen dugun normalean urtebetean, zenbat mikroperla kontsumituko lituzkete batez beste gure hiriko biztanleek?

 

Zeregina: Plastikoaren gaur egungo arazoari buruz ikertuko dugu

Iraupena:
2 ordu
Taldekatzea
4 edo 5 pertsonak osatutako taldetan

Hasieran azaldu dugun bezala, plastikorik gabe bizitzea ezinezkoa da oraingoz. Baina ahaleginak egiten ari dira plastikoak eragiten duen kutsadura leuntzeko:

  • Herritarrak sozialki kontzientziatzea, plastikoa hainbeste kontsumitu ez dezaten eta berrerabili dezaten.
  • Plastikoen birziklatze industriala eta artistikoa bultzatzea, berriz erabiltzeko.
  • Plastikoari alternatibak bilatzea, beste material batzuk ikertuz.
Tortuga comiento plástico
Painter06. Dortoka eta plastikoa (Jabari publikoa)

 

Taldeka

  1. Bakoitzak artikulu hauetako bat irakurriko du, eta lortutako informazioa antolatzaile grafiko batean laburbilduko du, poster bisual gisa.
  2. Ondoren, bere laburpena eta ondorioak azalduko ditu gelan.
  3. Azkenik, debatea egingo da ikasgelan.

Gaiak:

Zeregina: Eta nik zer egin dezaket?

Iraupena:
1 saio + etxeko lana
Taldekatzea:
Banaka

Orain arte ikusitako guztiarekin, bakarkako lan hau egingo dugu:

  • Asteburuan, gure etxean zenbat plastiko kontsumitu dugun idatziko dugu. 
  • Ezaugarrien eta motaren arabera sailkatuko dugu.
  • Zenbatekoa da egunero kontsumitzen dugun plastikoaren masa? Eta bolumena?
  • Gutxiago kontsumitzeko irtenbideak proposatuko ditugu, eta berrerabiltzeko ere bai.  
  • Objektuetako bat aukeratu, eta erronka erraz bat botako diogu ikaskide bati: Nola berrerabiliko zenuke proposatzen dizudan material hau? Halaber, beste ikaskide batek egin dizun erronkari erantzungo diozu.

Ikasle bakoitzak labur-labur azalduko du bere lana gelan.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?